Ayuntamiento de
Buscador

'Gabonetan gogoz' programak gune sozialetan jarduera gehiago egingo ditu Eguberrietan

 

"Navidad Clown" izenburupean, Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko arloak 'Gabonetan gogoz' programa eramango du hiriko adinekoen lokaletara. 'Gabonetan gogoz' programa Eguberrietan hiriko adinekoen gune sozialak girotzeko da, eta helburua izango da gozatzeko gaitasuna eta barrea estimulatzea eta sustatzea bertaratzen direnen onura fisiologiko eta psikologikorako eta jarduera kognitiboa eta harremanetarako jarduera garatzea.

David Nuño Gizarte Ongizateko ordezkariak nabarmendu du beharrezkoa dela “halako programa garrantzitsuak sustatzea, eta are gehiago egun seinalatu hauetan, gure adinekoei jarduerak eta proposamenak egin nahi baitizkiegu goza dezaten, horrek onura fisiko eta emozionala ekarriko die eta”.

Aurreko urteetako beste proposamen batzuekin batera, programaren berritasuna “NAVIDAD CLOWN” ikuskizuna izango da, hiru clowns-pailazoen eskutik (Goxi-goxi, Esterchy eta Ximona). Horiek hiriko gune sozial bakoitzean sartuko dira, adinekoek umoreaz eta clown filosofiaz goza dezaten.

Era berean, gune sozial bakoitzak bere programa izango du gune sozial horien erabiltzaileen laguntzarekin, besteak beste, eguberrietako eskulan-tailerrak, askotariko jolas-tailerrak eta eguberrietako hainbat txapelketa. Honako hau da gune sozialetako Eguberrietako programazioa:

ANAKAKO GUNE SOZIALA

ABENDUAK 20:

"Navidad Clown" ikuskizuna: 17:00etan.

ABENDUAK 21-22:

Lagun ikusezina: 17:00etan: Eguberrietan zoriontzeko txartelak sortzeko tailerra.

 

ABENDUAK 23:

Lagun ikusezina: 17:00etan: Zorion-txartelen banaketa.

 

ABENDUAK 27:

 ANAKA-PUIANAKO II. DESPISTATU-TXAPELKETA 17:00etan: Sailkapen-txanda.

ABENDUAK 28

ANAKA-PUIANAKO II. DESPISTATU-TXAPELKETA 17:00etan: Finalerdiak

 

ABENDUAK 29:

Sari-banaketa: 17:00etan

 

ABENDUAK 30:

URTE AMIERAKO DANTZALDIA ETA AGURRA: 17:00etan.

 

URTARRILAK 4:

Jaiotza-erakusketa: 18:00etan

URTARRILAK 5:

Erregetako bingo berezia: 17:00etan.

 

URTARRILAK 7:

Eguberrietako zinea: 17:00etan.

URTARRILAK 8:

Jokoen arratsaldea: 17:00etan.

 

PALMERA-MONTEROKO GUNEA: ADINEKOEN LOKALA, 1. ARETOA

 

ABENDUAK 22: 

"Despistatuaren" torneoa. 17:00etan.

ABENDUAK 23:

Eguberrietako bingoa. 17:00etan.

ABENDUAK 28:

Partxis-txapelketa. 17:00etan.

ABENDUAK 29:

"Navidad Clown" ikuskizuna:  17:00etan.

ABENDUAK 30:

 Eguberrietako bingoa. 17:00etan.

URTARRILAK 4:

Lagun ikusezina. 17:30ean.

URTARRILAK 7:

Zinea: "Solo en casa". 17:00etan.

 

SAN MIGELEKO GUNE SOZIALA

ABENDUAK 21:

Eguberrietako postalen tailerra, 17:00etan.

ABENDUAK 27:

 "Navidad Clown" ikuskizuna:  18:00etan.

ABENDUAK 28:

"Gordoaren bila", jokoen arratsaldea eta Bingo berezia 17:00etan.

ABENDUAK 29:

"Noelle" eguberri-filma, 17:00etan.

URTARRILAK 3:

"El grinch" eguberri-filma, 17:00etan.

 

BEHOBIAKO GUNE SOZIALA

 

ABENDUAK 21:

Santo Tomas. Joka dezagun! 17:00etan.

 

ABENDUAK 22: 

Pouring tailerra. 17:00etan.

ABENDUAK 23:

"Si yo fuera rico" zinekluba. 17:00etan.

ABENDUAK 29:

Partxis-txapelketa. 16:30ean.

ABENDUAK 30:

"Navidad Clown" ikuskizuna: 18:00etan.

 

BELASKOENEKO GUNE SOZIALA

 

 ABENDUAK 22: 

"Navidad Clown" ikuskizuna: 18:00etan.

 

ABENDUAK 27:

 Bola-jokoaren txapelketa: 17:30ean.

ABENDUAK 29:

Bola-jokoaren txapelketako sari-banaketa: 17:30ean.

Lagun ikusezina: 18:00etan.

URTARRILAK 3:

Eguberri-filma: 17:00etan. 

 

LEKAENEKO GUNE SOZIALA

 

ABENDUAK 21:

 Santo Tomasetako joko bereziak. 17:30

ABENDUAK 22:

"Navidad Clown" ikuskizuna: 17:30

ABENDUAK 28:

 Bola-jokoaren txapelketa: 17:30 

ABENDUAK 30:

Sari-banaketa: 17:30

 URTARRILAK 4:

 Gabon-kanten abesbatza: 17:30

X