Ayuntamiento de
Buscador

Migratzailearen Nazioarteko Eguna gogoratuz

Larunbatean, abenduaren 18an, migratzailearen nazioarteko eguna izan zen, eta Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko arloak ekitaldi bat antolatu zuen Oiasso Erromatar Museoan, migratzaileen eta errefuxiatuen errealitatearen inguruan gogoetarako, ezagutzarako, trukerako eta ikasteko gune bat sortzeko. David Nuño Gizarte Ongizateko ordezkaria pozik agertu da; “izan ere, ekitaldi honetan migrazioaren gertakariarekin lan egiten duten hainbat kolektibotako ordezkariak izan ditugulako, eta, horri esker, hausnarketarako eta eztabaidarako gune bat sortu dugu”. Era berean, azpimarratu du “Irungo Udalak eta Gizarte Ongizateko Arloak konpromisoa dutela gure udalerrira iristen diren migratzaileekin eta beti izango gaituztela haiekin behar duten guztian laguntzeko”.

Ekitaldian David Nuño Gizarte Ongizateko ordezkaria izan zen, eta baita udal-talde guztietako ordezkariak, arloko teknikari arduradunak eta gizarte-kolektiboetako ordezkariak ere. Migratzaileei laguntzeko Irungo Udalak egiten duen lanaren azalpen labur baten ondoren, migratzaileen argazki-proiekzio bat egin zen Estitxu Ortolaiz herriko argazkilariaren eskutik, zuzeneko musikaz lagunduta, Iñaki Etxepare biolontxelo-jolearen eskutik. Bukatzeko, eta galderen txandaren aurretik, Adiskidetuak elkarteko kide batek esku hartu zuen, eta bere esperientzia azaldu zuen.

Ekitaldian emandako datuen artean, Gizarte Ongizateko arloak jakinarazi zuen aurten 314 banakako arreta eskaini dizkiela pertsona migratzaileei, bitartekaritza sozialaren eta kulturartekotasunaren programaren esparruan. Hirian hainbat ekintza indibidualen eta kolektiboren bidez garatzen den ekimena da, hirira iristean pertsona horiek aurkitzen dituzten arazoei erantzuna emateko. Programa horiek lehen eskuko informazioa ematen dute, pertsona horiek zer baliabide dauden jakin dezaten eta hirian integratu daitezen. Programako taldea gizarte-hezitzaile batek, bitartekari arabiar batek eta bitartekari errumaniar batek osatzen dute.

X