Eguberrietako kanpainaren barruan, jardueraz betetako asteburua aurrez aurre

            Irunen aurtengo eguberrietarako antolatutako programak “Irun, zure eguberrietako hiriburu” du lelotzat, eta jardueraz betetako asteburua dakarkigu. Izotzezko pista eta eguberrietako bola martxan daude dagoeneko –hilaren 21etik aurrera, handiagoa izango da pista, 1.000 m2 ere–. Bada, asteburu honetan, Pio XII.eneko txirrista erraldoia inauguratuko da, eta Zabaltza plazako azoka zabalduko –ostiral honetan egingo da prentsa aurreko aurkezpena–, eta, gainera, berritasun bat izango da: igande honetan, salbuespen gisa, Irun osoko 50 bat saltoki zabalik egongo dira, eguberrietako kanpainaren barruan kalea dinamizatzeko ekimenen osagarri.

Hona hemen asteburu honetako egitarau zehatza:

Bola erraldoia eguberrietako motiboz beteta dago, eta argazkiak atera daitezke barruan. Bada, hiriko merkataritza guneetan barrena dabil; zehazki, hilaren 17an, Palmera-Monteron eta hilaren 18an Primitivo Azpiazu plazan egongo da, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara bitartean.

Izotzezko pista, ostiralean, hilak 17, 17:00etatik 21:00etara bitartean egongo da zabalik; larunbatean, hilak 18, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara bitartean; eta, igandean, hilak 19, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean. Astelehenean, hilak 20, berriz, itxi egingo da, pistaren azalera handitzeko beharrezkoak diren aldaketak egiteko: gaur egun, 600 m2 inguru da, eta, ordutik aurrera, 1.000 m2 ere izango da. Hona hemen prezioak:

13 urtetik beherakoentzako sarrera: 2 €

13 urtetik beherakoentzako bost sarrerako bonua: 8 €

Helduentzako eta 13 urtetik gorakoentzako sarrera: 3 €

Helduentzako eta 13 urtetik gorakoentzako bost sarrerako bonua: 12 €

Gainera, erdialdea eta Ficoba lotuko dituen doako autobus zerbitzua emango da, 30 minutuan behin, puntuan eta erdietan. Erakustazokatik bertatik abiatuko da autobusa, eta Urdanibia plazako, Fermín Calbetóngo, Zabaltza plazako, Colón ibilbideko (topoaren geltokiko) eta Hondarribia kaleko geralekuetatik pasatuko da.

Eguberrietako azoka erreferentziazko beste gune bat izango da, berriz ere, bertako merkataritzaren eta ostalaritzaren eskutik. Zabaltza plazan egingo da berriro, postu gehiago jarrita: guztira, hogei. Abenduaren 17an zabalduko da, ostiralarekin, 11:00etan, eta abenduaren 31ra arte egongo da zabalik, abenduaren 25ean izan ezik. Hona hemen ordutegia: goizez, 11:00etatik 13:30era, eta, arratsaldez, 16:30etik 20:00etara.

 

Sarjia parkeko eguberrietako herrixka ostiralean instalatuko da, karpa batean, urtarrilaren 8ra arte. Ludoteka zerbitzua ere emango da bertan, eta txikienentzako askotariko jarduerak antolatuko dira. Adibidez, hilaren 17an bertan, 17:00etatik 20:30era bitartean, errealitate birtualeko saio bat izango da; 19an, arratsaldean,  mahai jokoak, Alde Zaharra – San Juan auzo elkartearen eskutik; eta, 20an, arratsaldean, serigrafia saio bat.

 

Txirrista erraldoia abenduaren 17an inauguratuko da, ostiralarekin. Hiriko eguberrietako lagun zahar hori berriz dator, eta beste berritasun batekin, Pio XII.a plazan jarriko baita. Urtarrilaren 16ra arte egongo da zabalik, ordu hauetan:

Abenduaren 17an, 17:00etatik 20:00etara bitartean

Abenduaren 18an eta 19an, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean

Abenduaren 20tik 23ra bitartean,            17:00etatik 20:00etara bitartean

Abenduaren 24an, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean

Abenduaren 26tik 31ra bitartean,            12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean

Urtarrilaren 2tik 9ra bitartean,       12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean

Urtarrilaren 19tik 14ra bitartean,   17:00etatik 20:00etara bitartean

Urtarrilaren 15tik 16ra bitartean,       12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean

 

Kaleko animazioa kanpainaren beste erakargarrietako bat da, eta dozena bat jarduera antolatu dira, hiri osoan zehar egiteko, hala nola kalejirak, kontzertuak, DJ saioak eta txarangak, zeinak hiri osoan barrena ibiliko diren, eguberriak auzo guztietara eramateko asmoz. Hona hemen asteburuko egutegia:

Abenduaren 17an, San Vicente de Pauleko majoretteen emanaldia, San Migeletik Luis Marianora, 18:30etik 20:30era bitartean, eta, 19:00etatik 20:00etara bitartean, Santiagoko Deabruen kalejira, Iparralde hiribidetik Luis Marianora  

Abenduaren 18an, Irungo Atsegiña txaranga, Behobian, 12:00etatik 14:00etara bitartean, eta Burrunba elektrotxarangaren emanaldia, 19:00etatik 21:00etara bitartean, Luis Marianotik San Juanera, Zabaltzan barrena

Abenduaren 19an, Igandero programaren barruko jardunaldi berezia, Ondare elkarteko erraldoiekin, 12:00etatik 13:00etara bitartean, Colón ibilbidean barrena, eta dantza akademien emanaldia, 11:30etik 14:00etara bitartean, Dantzaren Eguna dela-eta, Irungo hainbat tokitan: Urdanibia plazan; Eskoleta karrikan, Oiasso Museoaren egoitzaren parean; Arizmendi Almirantea kalean, Mendibil merkataritza guneko atean; Txanaleta plazan; eta, zirkulazioaren etenaldia baliatuz, Colón ibilbidean, Zabaltza plazaren parean

 

Azkenik, nabarmentzekoa da larunbatean eta igandean 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara bitartean ludoteka instalatuko dela Txanaleta plazan Bidashopen eta hiriko saltokien eskutik doako jarduerak eskaintzeko. Eguberrietako eskulanak egiteko proposamenak eta aurpegia margotzeko tailerrak izango dira, baita dantza masterclass bat, 11:00etan (commercial dance) eta 17:00etan (break dance); hori guztia, 3 urtetik 14 urtera bitartean dituzten haurrentzat.

Aipatu beharra dago osasun agintariek kasuan-kasuan ezartzen dituzten neurriak hartuko direla jarduera guztietan.

X