Izotz pista zabalik egon den lehenengo asteburua

            Joan den larunbatean, hilak 10, Ficoba kanpoan instalatutako izotz sintetikozko pista zabaldu zen, “Irun, zure gabonetako hiriburua” kanpainaren barruko proposamenik aipagarrienetako bat.

Ficoban egun hauetarako programatutako ekitaldiak direla-eta, pistaren egungo azalera erakustazokan libre dagoen tokiaren araberakoa da (600 m2 inguru patinatzeko), baina, abenduaren 21etik aurrera, 1.000 m2 izango da: erabiltzaileen harrera, patinak banatzeko gunea eta sarrera eta irteerak, zeinak karpa batean dauden gaur egun, Ficobako 3. pabiloian instalatuko dira, eta, horrela, pistak leku gehiago okupatuko du Ficoba kanpoko zabaldegian.

Gainera, bada berritasun bat: abenduaren 21etik bertatik aurrera, kafetegi zerbitzua emango da (3. Pabiloian), osasun agintariek pandemiaren ondorioz ezarritako neurriak hartuta; besteak beste, terrazatarako mugatutako gune batean kontsumitu beharko dira jan-edanak. 

Honako hauek dira pistaren ordutegiak.

Prezioak hauek izango dira:

13 urtetik beherakoek: 2 euro

13 urtetik beherakoentzat 5 sarrerako bonoa: 8 euro

Helduek eta 13 urtetik gorako haurrek: 3 euro

Helduentzat eta 13 urtetik gorakoentzat 5 sarrerako bonoa: 12 euro

Autobus zerbitzua

Dagoeneko martxan dago Ficoba eta erdialdea lotzen dituen doako autobus zerbitzua. Geltokiak: Urdanibia plaza, Fermin Calbeton; Zabaltza plaza, Colon Ibilbidea (Topo) eta Hondarribia kalea.

Hona hemen ordutegiak.

X