Irun, zure Eguberrietako hiriburua

Abenduan estreinatu berria, "Irun, zure Eguberrietako hiriburua" kanpaina aurkeztu dute José Antonio Santano Irungo alkateak, Juncal Eizaguirre Hiri-bultzadako eta Kulturako ordezkariak, eta Bidashop. Mugan eta Danok Bat elkarteetako ordezkariek, eta Ander Sarratea Ficobako kudeatzaileak.  Goiburu horrekin, hiria prest da egun hauek bizitzeko, kaleak jende ororentzako jarduerez beteta egongo dira eta.

Alkateak nabarmendu duenez, "ziurrenik Irunen izan dugun Eguberrietako kanpaina handiena da. Oso hilabete gogorrak igaro ditugu, eta nahiz eta oraindik ere erne ibili behar dugun eta erantzukizunez jokatu, badakigu urteko garai hau oso garrantzitsua izaten dela hiriko sektore askorentzat. Ilusio handiz prestatu dugu programa, batez ere irundarrei begira, baina, baita ere, pentsatuz egun horietan eskainiko ditugun plan guztiek erakarrita jende asko etorriko dela egun pasa".

Bestalde, Juncal Eizaguirre ordezkariak azpimarratu duenez, "inoiz baino aukera handiagoa izan da programa honetan parte hartzeko; izan ere, hiriko elkarte-sareak parte hartu du, batez ere bertako merkataritzakoek eta ostalaritzakoek, krisiak asko kolpatu baititu eta garai hau funtsezkoa da beraientzat, eta kultura-entitateek ere laguntza handia eskaini dute. Horregatik, ekintza asko hiriko merkataritza-guneetan egingo dira. Pista berriro jarriko da, Eguberrietako azoka izango dugu, txirrista ere egongo da, eta kalea girotzeko emanaldi eta proposamen ugari, jai hauen oroitzapen handi bat izan dezagun denok".

Informazio guztia udalaren esteka honetan kontsultatu ahal izango da, edo udalaren sare sozialen bidez Twitterren eta Instagram @irun_informa helbidean.

Argiak pizteko ekitaldia

Ostiralean bizi izango dugu, abenduaren 3an, kanpaina honen lehen kapitulua. 18:00etatik aurrera, Eguberrietako argiak pizteko ohiko ekitaldia egingo da San Juan inguruko haur-jolasen parkean, autobus-geltokiaren ondoan dagoen pinu ibilgarriaren ondoan. Irungo Kontserbatorioko ikasle-talde batek gabon-kanta batzuk joko dituzte, eta José Antonio Santano Irungo alkateak eta Elatzetako ikasleek piztuko dituzte gabon-argiak.  Kanpaina honetan baliabide gehiago erabili dira, eta ildo horretatik, aurten argiztapena ere indartu egin da hirian. Eguberrietako argietarako aurrekontua %40 inguru igo da aurreko urteekin alderatuta.   

Ostiral horretan, abenduaren 3an, Sarjia parkeko Eguberrietako herrixka bat ere zabalduko da. Irungo eguberri hauetako proposamen berri bat da, eta urtarrilaren 9ra arte egongo da bertan. Hainbat irudi eta elementu apaingarrik girotuko dute toki hori, jaiek irauten duten bitartean, eta egun jakin batzuetan jarduerak egingo dituzte karpa batean. Honako hau da Uranzu pilotalekuaren ondoan egongo den gune horretako programa: Abenduaren 17an, 17:00etatik 20:30era, errealitate birtualeko saio bat. Abenduaren 19an, arratsaldean, mahai-jokoak, Alde Zaharra-San Juan auzo-elkartearen eskutik. Abenduaren 20an, serigrafia-saioa. Abenduaren 24an, erraldoien tailerra, Bidasoko Erraldoiak elkartearen eskutik. Abenduaren 27an, serigrafia-saioa. Urtarrilaren 4an, gynkana eta zozketa Trikuharri elkartearekin.

Bola erraldoi ibiltaria

Abenduaren 4an, Irungo Eguberrietako beste 'klasiko' bat agertuko da: bola erraldoi ibiltaria. Instalazio horretan, argazkiak atera daitezke barruan; eguberrietako motiboz betea dago, eta hiriko merkataritza-guneetan barrena ibiliko da txandaka. Hilaren 4an, Sarjia parkean egongo da. 11n, Pio XII.ean. 17an, Palmera Monteron. 19an, turismo-bulegoaren ondoan. Urtarrilaren 3an, San Migelen, eta urtarrilaren 4an, San Juanen. Honako ordutegi hauetan egongo da irekita: 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara.

Izotz-pista

Abenduaren 10ean, 17:00etatik 21:00etara irekiko du izotz-pistak. Kanpainako berritasun handietako bat da; izan ere, nahiz eta Irunen azken urte hauetan horrelako instalazio bat jarri izan den, inoiz ez da jarri hain handia (1.000 m2 ditu). Lehen aldiz, Ficobaren kanpoaldean egongo da, eta inoiz baino egun gehiago. Urtarrilaren 16ra arte patinatu ahal izango da pista horretan, eta egun jakinetan girotzeko emanaldiak ere izango dira. Eguberriak igaro eta gero ere egongo da, pista dinamizatzea nahi delako beherapen garaiarekin bat etorriz, merkatarientzat hori ere garrantzitsua da eta. Hara joateko, doako autobus bat egongo da, Ficoba eta erdialdea lotuko dituena. Honako hauek dira pistaren ordutegiak:

Abenduaren 10ean: 17:00-21:00

Abenduaren 11n: 11:00-14:00 // 17:00-21:00

Abenduaren 12an: 11:00-14:00 // 17:00-20:00

Abenduaren 13tik 16ra: 17:00-20:00

Abenduaren 17an: 17:00-21:00

Abenduaren 18an: 11:00-14:00 // 17:00-21:00

Abenduaren 19an: 11:00-14:00 // 17:00-20:00

Abenduaren 20an: Itxita   

Abenduaren 21etik 23ra:   17:00-20:00

Abenduaren 24an: 11:00-14:00 // 17:00-20:00

Abenduaren 25etik 31ra: 11:00-14:00 // 17:00-20:00

Urtarrilaren 1ean: 17:00-20:00

Urtarrilaren 2tik 6ra:            11:00-14:00 // 17:00-20:00

Urtarrilaren 7 eta 8an: 11:00-14:00 // 17:00-21:00

Urtarrilaren 9an: 11:00-14:00 // 17:00-20:00

Urtarrilaren 10etik 13ra: 17:00-20:00

Urtarrilaren 14tik 15era: 11:00-14:00 // 17:00-21:00

Urtarrilaren 16an: 11:00 - 14:00 // 17:00-21:00

Prezioak hauek izango dira:

13 urtetik beherakoek: 2 euro

13 urtetik beherakoentzat 5 sarrerako bonoa: 8 euro

Helduek eta 13 urtetik gorako haurrek: 3 euro

Helduentzat eta 13 urtetik gorakoentzat 5 sarrerako bonoa: 12 euro

Eguberrietako azoka

Erreferentziazko beste gune bat berriz ere Eguberrietako azoka izango da, bertako merkataritzaren eta ostalaritzaren eskutik. Zabaltza plazan egingo da berriz ere, baina etxola gehiago jarrita (20). Abenduaren 17an irekiko du, ostiralarekin, 11:00etan, eta abenduaren 31ra arte egongo da irekita, abenduaren 25ean izan ezik (Eguberri eguna). Hau izango da ordutegia: goizez, 11:00etatik 13:30era, eta arratsaldez, 16:30etik 20:00etara.

Hirian beste ekimen berri bat ere egingo da, inguruan adibiderik ez duena, eta merkataritza izango da protagonista. "Ipuinetako erakusleihoak" izena du, eta horretan, abenduaren 9tik aurrera, hamar establezimenduk erakusleiho robotizatuak sortuko dituzte, kanpoaldetik QR baten bidez aktibatu ahal izango direnak. Tom Sawyer-en abenturak, Edelvives editorialarena,  ipuinaren 10 eszena ikustera emango dira, Antonio Lorente-ren ilustrazioekin.

Txirristra erraldoia

Abenduaren 17an, ostiralarekin, jarduera asko egingo den asteburu baten aurrean, txirrista erraldoia estreinatuko da. Hiriko eguberrietako ezagun zaharra berriz dator, oraingoan handiagoa, eta berritasun gisa, Pio XII.a plazan jarriko da. Urtarrilaren 9ra arte egongo da irekita, ordutegi hauetan:

Abenduaren 17an: 17:00-20:00

Abenduaren 18 eta 19an: 12:00-14:00 // 17:00-20:00

Abenduaren 20tik 23ra:     17:00-20:00

Abenduaren 24an: 12:00-14:00 // 17:00-20:00

Abenduaren 26tik 31ra:     12:00-14:00 // 17:00-20:00

Urtarrilaren 2tik 9ra:            12:00-14:00 // 17:00-20:00

Itxita egongo da abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean.

Pertsonako euro 1 izango da prezioa. Adierazi beharra dago izotz pista + txirristarako sarrera konbinatua egongo dela 2,50 eurotan 13 urtetik beherako haurrentzat; eta 3,50 eurotan helduentzat eta 13 urtetik gorakoentzat.

 Kale-animazioa kanpainaren beste erakargarrietako bat da, eta hamabi jarduera antolatu dira hiri osoan zehar egiteko, hala nola kalejirak, kontzertuak, DJ saioak eta txarangak. Ekimen horiek hiriko toki desberdinetan egongo dira, Eguberriak auzo guztietara eramateko asmoz. Hona egutegia:

Abenduaren 4an: Los Perolas txaranga Pio XII.ean, 18:30etik 21:00etara.

Abenduaren 10ean: DJ saioa eskainiko du Josu Rodríguezek izotz-pistan, 19:00etatik 21:00etara, eta Peña Poteok San Migeletik San Juanera girotuko du, Zabaltzatik barrena igarota, bere musika-errepertorioarekin.

Abenduaren 11n: 11:30etik 13:30era, tango argentinarraren emanaldia, Zabaltza plazan. 18:00etatik 20:00etara, Markelin DJa izotz-pistan, eta Demodet Quarteten emanaldia, Zabaltza plazan, 20:30etik 22:00etara; eta Santiagoko Deabruaken kalejira Iparralde hiribidetik Zabaltzara bitartean, 19:00etatik 20:00etara

Abenduaren 17an: San Vicente de Pauleko majoretteen emanaldia, San Migeletik Luis Marianora, 18:30etik 20:30era.   

Abenduaren 18an: Irungo Atsegiña txaranga Behobian, 12:00etatik 14:00etara. Burrunba Elektropatxarangaren emanaldia, 19:00etatik 21:00etara, Luis Marianotik San Juanera, Zabaltzatik barrena.

Abenduaren 19an: Ondare Elkartearen erraldoiak, 12:00etatik 13:00etara, Colon ibilbidean, eta dantza-akademien emanaldia 11:30etik 14:00etara, Dantza Eguna dela eta.

Abenduaren 29an: Rock ikuskizuna kalean, 19:00etatik 21:00etara.

Abenduaren 30ean: 18:00etatik 20:00etara, Oihan Vega DJak girotuko du izotz-pista, eta dantza-akademien emanaldia 17:30etik 20:30etara,

San Migel eta Alde Zaharra-San Juan

Era berean, aurten ahalegin berezia egin da hiriko agente desberdinekin programa partekatzeko eta parte hartzera gonbidatzeko. Kolaborazio horretatik sortu da aurtengo berrikuntza handienetako bat Bidashop eta San Migel auzo elkartearekin batera: karpa bat egongo da gazteentzako eta familientzako ekintzekin Txanaleta plazan eta oraindik zehazteko dauden beste jarduera batzuk. Zentzu horretan, azpimarratu Alde Zaharra-San Juango auzo elkartearen partaidetza izango dela kaleak dinamizatzeko ekintzekin.

Adierazi behar da jarduera guztietan beteko direla osasun-agintariek kasu bakoitzerako ezartzen dituzten neurriak.

X