Hasi dira 2022ko udal egutegirako argazkiak aukeratzen

Inoiz ez bezala, irundarrak izango dira udal egutegiaren protagonistak. Aurreko urteetan bezala, irundarren beren argazkiekin osatuko da egutegia. Aurten, 2022. urteari begira, parte hartzeko, "Irun, izen propioz" gaia proposatu da, eta kontua da hirian gutxiago edo gehiago ezagunak diren pertsonaiei eskainitako kale, plaza, espazio, eraikin, eskultura eta abarren argazkiak ateratzea.

Datorren urteko egutegia osatzeko irudiak aurkezteko epea bukatu, eta 161 argazki jaso dira. Irudiek gure kale-izendegiko izen propio askoren atzean zer dagoen gogoratzen eta ezagutzen lagunduko dute. Bereziki balioetsiko dira hain ezagunak ez diren eta bertako kale-izendegia ezagutzen lagunduko diguten lekuen irudiak.

Hurrengo urratsa, Irungo Argazki Elkartearekin elkarlanean, argazkiak aukeratzea da. Irungo Argazki Elkartea Udalaren ohiko laguntzailea da udal egutegiaren argitalpenean.

FDRYXayXoAU 2ru
X