Irungo Udalak eta Ametsa abesbatzak Eguberrietako kontzertua emango dute, abenduaren 19an

Irungo Udalak jakinarazi duenez, Kultura Arloak eguberrietan Rotary klubaren eskutik Ametsa Abesbatza Kultur Elkartearekin antolatu ohi duen kontzertua abenduaren 19an izango da, igandearekin, Amaia Kultur Zentroan, eta biltzen den dirua AFAGI alzheimerra edo beste dementziaren bat duten pertsonen senitartekoen eta lagunen Gipuzkoako elkartearentzat izango da.

Kontzertua 19:00etan hasiko da, eta sarrerak ohiko lekuetan eskuratu ahalko dira, 15,90 euroan: turismo bulegoan; Interneten, www.irun.org/entradas helbidean; eta, sarrerarik geratzen bada betiere, kontzertuaren egunean bertan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, auditoriumeko leihatilan.

PARTE HARTZAILEAK: Ametsa Abesbatza Kultur Elkartea eta Ma Non Troppo orkestra

Andrea Jiménez  -  Sopranoa     

Leticia Vergara - Mezzosopranoa

Josu Cabrero  -  Tenorra         

Jesus García  -  Baxua

Fernando Etxepare Gómez   Zuzendaria

1. Vísperas solemnes de confesor, KV 339 (W. A. Mozart)

2. Gloria en Re M, Rv 589 (A. Vivaldi)

X