"Miliak osasunaren alde" lasterketaren ondoriozko aldaketak

Datorren igandean, 2021eko azaroaren 21ean, 09: 00etatik 14: 00etara gutxi gorabehera, Osasunaren aldeko Miliak errelebo-lasterketa ospatuko da. Hori dela eta, trafikoan zenbait murrizketa eta aldaketa egingo dira:

  • Kolon Pasealekua: moztuta egongo da Gipuzkoa etorbidea eta Francisco de Gainza kalearen arteko zatia. bi noranzkoetan.
  • Gipuzkoa etorbidea: itxita egongo da Colón pasealekurako noranzkoan (TAXIS izan ezik), Elizatxorako noranzkoan, zirkulazioa irekita.

  • Kale haueK eraginak izango dituzte: Colon pasealekua eta Avda. Gipuzkoa. Horren ondorioz, Argentinako Errepublika, Arizmendi almirantea, Mendibil, Zabaltza plaza, Miguel de Astigar, Jacobo Arbelaiz eta Cipriano Larrañaga kaleetara sartzeko modua honela aldatuko da:
    - Sarrera: Iparralde hiribidetik. Eloy Iglesias, Nicolas Guerendain, Zuberoa eta Jacobo Arbelaiz eta Miguel de Astigarrerako sarbidea Cipriano Larrañaga kaletik, kontrako noranzkoan.
                            - Irteera: Cipriano Larrañagatik. Antolatzaileek txandaka irekiko dute tarte hori.

                G. Etxeandiako taxi geltokia ez da erabiliko

                Erdialdeko aparkalekuetarako sarbidea:

    • Kolon aparkalekua: sarrera 09:50 arte, normala. 09: 50etik aurrera. Gipuzkoa: trafiko-mozketetan dauden agenteek Elizatxoko glorietatik utziko dute sarbidea. Irteera: J.R. Agirretxetik, Joaquin Gamon (kontrako noranzkoan) -Pikoketa - Artaleku - Avda. Gipuzkoa.
    • San Juan aparkalekua: sarrerak San Juanetik: sarrera: 09: 50ak arte, normala 09: 50etik aurrera, moztuta. Irteera: normala, mugarik gabe Prudentzia Arbidetik sartzea: sarrera eta irteera normaltasun osoz.

L1: ZAISA - OSPITALEA

Ospitaleko norakoan.

9:00etan lasterketa hasiko da, eta bertan behera geratuko dira geltoki hauek: Nafarroa hiribidea 21, Fermín Calbetón – Zabaltza Ensanche – Topoa. Gertueneko geltokiak (Dunboa anbulatorioa eta Hondarribia 2)

Zaisako norakoan.

9:00etan lasterketa hasiko da, eta bertan behera geratuko dira geltoki hauek: Colón 43 – Luis Mariano – San Juan – Nafarroa hiribidea 4 – Nafarroa hiribidea 18. Gertueneko geltokiak (Hondarribia 2 eta Dunboa anbulatorioa)

L2: SAN JUAN – KATEA – TXINGUDI

Kateako norakoan.

9:00etan lasterketa hasiko da, eta bertan behera geratuko dira geltoki hauek: Fermín Calbetón – Zabaltza Ensanche – Topoa eta Aduana. Gertueneko geltokiak (La Salle eta Olibondoen biribilgunea)

Irun erdialdeko norakoan.

9:30ean lasterketa hasiko da, eta bertan behera geratuko dira geltoki hauek: Gipuzkoa 15 – Luis Mariano eta Fermín Calbetón. Gertueneko geltokia (Olibondoen biribilgunea)

L3: SAN JUAN – ARTIA

9:30ean hasiko da lasterketa.

Geltoki hauek geratuko dira bertan behera: Fermín Calbetón – Nafarroa 4 – Nafarroa 18 eta Nafarroa 21.

– Irteera eta iritsiera guztiak Arbeseko biribilguneko geltokian egingo dira.

L4: SAN JUAN - ANTZARAN - OLABERRIA

9:15ean hasiko da lasterketa.

Geltoki hauek geratuko dira bertan behera: Fermín Calbetón – Zabaltza Ensanche – Topoa – Urruña plaza – Lope Irigoyen – Zubiaurre – Colón 43 – Gipuzkoa 6 eta Gipuzkoa 32. Gertueneko geltokia (Olibondoen biribilgunea).

– Irteera eta iritsiera guztiak Olibondoen biribilguneko geltokian egingo dira.

Aldaketak lasterketa amaitu arte egongo dira indarrean (14:00, gutxi gorabehera).

X