Irungo Udalak berriz sustatu du hirian "Beldur barik" ekimena

Miren Echeveste Berdintasuneko ordezkariak 'Irun Beldur barik 2021' ikuskizuna aurkeztu du asteazken honetan, A-25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako jardueren esparruan. Azaroaren 27an, larunbatarekin, egingo da ekitaldia Ficoban. 18:00etan hasiko da ikuskizuna eta, hainbat diziplina artistikoen bidez, emakumeenganako indarkeriaren aurkako zero tolerantziaren mezua aldarrikatzeko balioko du.

Bertako talentua izango da protagonista, honako hauek izango baitira bertan: Berdinki Zirkua; Maddi Sanz harpista; Itziar Sistiaga idazlea; Danae Riaño, Laina, Cantante kantariak eta Analía dantza eskola, Baile eta My Dance Studio dantza-konpainiak. Gainera, aurreko edizioetan bezala, Irun Beldur Barik 2021 Lehiaketa lokalaren irabazleei sariak banatuko zaizkie.

Hauek dira kategoriaren arabera saritutako bideoak:

  • 1. kategoria (12-13 urte): Etorkizuneko alaba, Hirubide BHI.
  • 2. kategoria: (14-18 urte): Jaiak (Eguzkitza BHI).

Azkenik, eta aipatu behar baita, Irun Beldur Barik tailerren helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-balioak sustatzea eta nerabe eta gazteen artean jarrera ez-sexista nagusi dadin aldatzen saiatzea, indarkeria matxistaren prebentzioa landuz eta harreman osasuntsuak eta berdintasunezkoak sustatuz. Urrian hasi ziren egiten, eta abenduaren bukaera arte egingo dira. Udal-programa hau Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat da, eta ikastetxe publiko eta itundu guztiak izena eman dute, Erainek izan ezik. Tailerrak hiriko 77 ikasgelatan emango dira, eta 1.500 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute.

Ficoba erakustazokako auditoriumean egingo da ekitaldia. Sarrera doakoa da, baina gonbidapena behar da, eta horiek datozen egunetan eskuratu ahal izango dira www.irun.org/sarrerak helbidean eta Luis Marianoko Turismo Bulegoan.

X