Zeramika tailerrak 2022an berrekingo die eskolei

Irungo Udaleko Kultura Arloak jakinarazi duenez, Irungo Udal Zeramika Tailerrak urtarrilean irekiko ditu ateak berriro. Izan ere, antolakuntza kontuak direla-eta, 2021-2022 ikasturteko ikastaroak atzeratu egin dira, baina, urtarrilean, berriro ekingo zaie eskolei.

Laster eman ahalko da izena –aurrez jakinaraziko da noiz, ohiko bideetatik–, tailerrean bertan (Pikoketa karrikako 9 zenbakiko etxabean), baina, behin epea bukatuta, artean tokirik badago, interesdunak berdin-berdin matrikulatu ahalko dira. Ikastaroak urtarrilaren 10ean hasiko dira, astelehenarekin, eta ekainaren 24an bukatuko, ostegunarekin.

Informazio gehiago nahi izanez gero, interesdunek E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatzi. Astean bi egunetan izango dira eskolak, eta saio bakoitzak bi ordu iraungo du.

Ikastaroen eskaintza

Astelehen eta asteazkenetan
10:30-12:30
15:00-17:00
17:00-19:00
Astearte eta ostegunetan
10:30-12:30
15:00-17:00
17:00-19:00

Goizetako ikastaroak euskaraz emateko aukera izango da, baina, euskarazko taldea osatzeko ikasle nahikorik ez badago, gaztelaniaz emango dira. Urtarriletik ekainera bitarteko kuota behingoan ordainduko da, matrikula formalizatzerakoan. Hona hemen prezioak:

  • Kuota arrunta: 334,50 €
  • 18 urtetik beherakoentzako kuota: 284,30 €

Matrikularen prezioak barnean hartzen du onartutako oinarrizko programarako beharrezkoa den material tekniko suntsikorra, baina material gehigarri guztia ikasleen kontura izango da.

X