Irun, Emakumeen Kontrako Indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egunarekin bat

Banderola del punto lila

Azaroaren 25a Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da, eta, haren atarian, hiriko emakume elkarteek antolatutako jardueren berri eman du Irungo Udalak, Udaleko Berdintasun Zerbitzuak hilabete honen hasieran hasitako sentsibilizazio kanpaina multimediaren (sare sozialetako kanpainaren, banderen eta abarren) osagarri.

Irungo Udaleko Berdintasun Zerbitzuak ez ezik, Bidasoaldeko Elkarte Feministak eta Gaurko Andrea Berdintasunaren Alde eta Parean elkarteek osatu dute programa. Haren barruan, nabarmentzekoak dira azaroaren 25eko bertako ekimenak; batez ere, ostegun horretan 12:00etan elkarte feministak eta/edo emakume elkarteak San Juan plazan egitekoak diren elkarretaratzea, baita Irungo udaletxeko balkoian jartzekoa den puntu morea eta adierazpen instituzionala ere. Hilaren 27an, berriz, Ficoban, programaren barruko ekitaldi nagusietako bat egingo da: Irun beldur barik ikuskizuna; alegia, aurtengo sariak banatzeko ekitaldia –ostegun honetan egingo da ekitaldia aurkezteko prentsaurrekoa–.

Udal ekimenen osagarri, emakumeen kontrako indarkeriaren inguruan sentsibilizatzeko kanpaina egingo da. Lehenengo mugarria ekainean izan zen, eta, azaroaren 25aren kontura, berriro jarriko da abian kanpaina: besteak beste, banderak, flyerrak eta “Kontrolatzea ez da maitatzea” leloa erabiliz sare sozialetarako sortutako bideoak.

Bestalde, Bidasoaldeko Elkarte Feminista mahai inguru bat prestatzen ari da, “Ez nazazu asko maita, maita nazazu hobeto”, zeina hilaren 20an 11:00etan Palmera-Montero Gunean izango den. Era berean, hiriko adinekoen lokaletarako jarduerak aurreikusi ditu elkarte horrek, hala nola tailerrak eta La vida empieza hoy filmaren emanaldia.

Gaurko Andreak elkarteak, berriz, “Violencia de género en la tercera edad y juventud” hitzaldia programatu du, Bizitu elkarteko Inma Mataren eskutik: hilaren 26an izango da, 10:00etan, elkartearen egoitzan. Azkenik, Parean Elkarteak Asun Casasola kontakizun sariketaren VII. edizioa jarri du martxan.

Jardueren egitaraua kontsultatu!

X