Hiriko polizia-indarrek bilera egin dute Irungo delinkuentziaren datuak aztertzeko

            Aurreko astean, José Antonio Santano Irungo alkateak prentsaurreko batean adierazi zuen kezkatuta dagoela hiriko delinkuentziaren datuekin, eta iragarri zuen ordura arte banakako bilerak egin bazituen ere, taldeko bilera bat deitu zuela hirian presentzia duten polizia-indar guztiekin:  Udaltzaingoa, Ertzaintza, Polizia Nazionala eta Guardia Zibila.

Gaur goizean egin da iragarritako bilera hori, eta bertan izan dira Jose José Antonio Santano alkatea, Cristina Laborda Udaltzaingoko ordezkaria eta, udaltzainburuaz gain, Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko ordezkariak.

Bileraren ostean, Santanok adierazi «ezohiko egoera batean» gaudela, «batik bat geure egiten dugun herritarren kezkaren ondoriozkoa. Poliziak beren lana egiten ari dira, eta haien arteko koordinazioa eta laguntza indartzeko ekimen guztiak funtsezkoak izango dira gai konplexu honi aurre egiteko. Beste hirietan ere gertatzen dira horrelakoak baina, Iruni dagokionez, eskura ditugun baliabideekin egin nahi diogu aurre egoerari».

X