Artaleku eta Azken Portu kiroldegiak, normaltasuneranzko bidean

Behin edukiera murrizketak kenduta, urriaren 9tik aurrera ez da izango beharrezkoa Timp aplikazioaren bidezko erreserbarik egitea Artaleku eta Azken Portu kiroldegietako instalazioak erabiltzeko.

Ildo beretik, pixkana-pixkana, azken hilabeteetan itxita egon diren zerbitzuak berriro zabalduko dira, hala nola saunak eta spak. Hori bai, maskara erabili beharko da instalazio guztietan, nahitaez, bainua edo dutxa hartzeko unean izan ezik.

Doako matrikula, hilaren 31ra arte

Kiroldegietan alta hartzerakoan matrikula ez ordaindu behar izateko atera berri den kanpainan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea luzatu da: aukera hori baliatu nahi duten guztiek urriaren 31ra arteko epea izango dute.

X