Hemen da berriz Igande Sasoi

Irungo Udaleko Kirol departamentuak jakinarazi du igande honetan datorrela berriz Igande Sasoi programa. Ekimen hori 2013. urtean hasi zen, eta asmoa da jende guztiarentzako kirol-jarduera sortzea Colon ibilbidearen erdigunean, igandero eremu hori guztia oinezkoentzako eta bizikletarientzako erreserbatzen dela aprobetxatuz. 11:00etatik 13:00etara, Irungo zenbait kirol-entitatek parte hartuko dute.

Borja Olazabal ordezkariak azaldu duenez, "mugikortasun jasangarria eta kirola batzen dituen programa bati heldu diogu berriro, izan ere, programa horrek oinarrizko premisa bat zuen: Irungo familiei igande goizean aire zabalean aisialdirako alternatiba bat eskaintzea, kirola eginez bizimodu osasungarria bultzatzeko". Bide batez, hiriko kluben parte-hartzea ere eskertu nahi izan du ordezkariak.

Igande Sasoi

Honako jarduera hauek aurreikusi dira iganderako:

-           Atletismoa. Bidasoa Atletiko Taldeak parte hartuko du.

-           Tenisa, Badia TPrekin.

-           Mahai-tenisa, Leka Enea mahai-tenisarekin.

-           Saskibaloia, CD Erroibide taldearekin.

-           Xakea, Bidasoa Fiantxeto xake klubarekin.

 

Autobus-abisua

Trafikoa moztuta egongo da 09:00etatik 19:00etara, Iparralde eta Gipuzkoa hiribideak Colon ibilbidearekin gurutzatzen diren lekua oinezkoentzat eta bizikletarientzat izan dadin. Irunbusek eten egingo ditu erdialdean dituen geltokiak 1, 2 eta 4 lineetan.

 

IrunBus aviso

 

X