Carlos Sadness, La Bien Querida, eta Kulto Kultibo, Irungo musika eskaintzako izarrak

Kultura arloak urteko azken hiruhilekoaren musika-agendaren berri eman du. Kontzertu bloke sendo bat da, Udalak hiriko jardueren agenda indartzeko egin duen apustuaren erakusgarri. Kasu honetan jarduera kulturalez ari gara, abian jarritako biziberritze kanpainaren baitan. Horren erreferentzia nagusia Gabonak izango dira, berriki ezagutzera emandako jardueraz beteriko programaren arabera.

«Duela egun gutxi batzuk iragarri genuen musika-agendak protagonismo berezia izango zuela, eta horren erakusgarri da dagoeneko berretsita dauden kontzertuen blokea, oso potentea baita. Irungo musika dinamizatzeko azken urteotan erabili dugun “Irun Zuzenean” plataformaren barruan, izen ezagunez beteriko eskaintza bat dakargu hirira, eta tokiko kultura indartu nahi dugu, bertako talde batzuek ere joko baitute», adierazi du Juncal Eizaguirrek.

 

Carlos Sadness

Irunera iritsiko den lehen musika-izarra Carlos Sadness izango da. Hitzordua urriaren 16an izango da, larunbatarekin, 19:00etan , Amaia KZn. Bartzelonako abeslari eta marrazkilaria guren izango da bere laugarren diskoa aurkezteko: «Tropical Jesus». Sadnessek berak produzitu du albuma, eta aurreko diskoak baino haratago doa, ez baita horren kontinuista. Orain, piano atmosferikoak dira protagonista, eta abestiek alde batera utziko dituzte bateria akustikoak, beat gainean ibiltzeko. Carlos Sadness bartzelonarrak muga nazionalak zeharkatu ditu, Latinoamerikako salmenta markak hautsiz.

Bestalde, urriaren 30ean, Amaia KZko auditoriumean, Petti Petti eta etxeko uzta eta Incarnatus Orkestra arituko dira. "Manipulazio estrategiak" diskoaren aurkezpen-kontzertua da. Diskoak pentsamendua, poesia eta musika uztartzen ditu. Hain zuzen, Noam Chomskyk komuniabide handiek gizartea manipulatzeko erabiltzen dituzten estrategiak identifikatu zituen. Haietan oinarrituta, Harkaitz Cano idazleak 10 poema idatzi ditu, eta Pettik kantu bihurtu ditu, euskal eszenaren musikari onenen laguntzarekin. Zuzenekoan, Pettiren ahots ahaltsua, harien finezia eta gitarra elektrikoen indarra batzen dira, kalitatez eta energiaz betetako emanaldi bat eskaintzeko.Petti eta etxeko uzta Incarnus Orkestra Eneritz

Petti Petti eta etxeko uzta eta Incarnatus Orkestra ez dira bakarrik egongo, Eneritz Furyakek irekiko baitu jardunaldia 19etan. IIrungo artista gaztea euskal musikako ahots berrietako bat da eta, Euskal Herri osoan barrena ibiltzeaz gain, beste herrialde askotan ere eskaini ditu emanaldiak: Frantzian, Belgikan, Alemanian, Suitzan edo Italian, besteak beste. Amaia KZn izango da bere lan berria aurkezten.

Udalaren webgunean eskuratu daitezke bi kontzertu horietarako sarrerak: www.irun.org/entradas.

 

Irun Zuzenean Festibala

Kultura arloak data jarri dio, gainera, Irun Zuzenean jaialdiaren edizio berriari. Iaz bezala, Ficobako 3. pabiloian izango da. «Zuzeneko musikaren alde egin dugun apustuan oso eskaintza potentea ekarri genuen 2020an, eta aurten eskema beraren arabera jokatu nahi dugu. Noski, segurtasun- eta higiene-neurri guztiak beteko dira», adierazi du Juncal Eizaguirrek. Oraingoan, Olimpia, Sara Zozaya eta La Bien Querida izango dira artista nagusiak. Kontzertuak azaroaren 13an izango dira, sarrerak berriz ere doakoak izango dira eta gonbidapenak baimendutako edukieraren arabera banatuko dira, orduan indarrean dauden neurrien arabera.

La Bien Querida- Ana Fernandez

Museo Erromatarra ere musika-ibilbide horren agertoki izango da. Azaroaren 27an, 19:00etan, Jaime Alvarellos gitarristak joko du. Formatu intimoagoa izango du bluesaren zaleek inola ere gal ezin dezaketen ikuskizun honek, Oiassoko kontzertu akustikoetan izan ohi den bezala. Gonbidapenak aurki jarriko dira salgai museoan.  

Kultura KM0

Azkenik, musika berriz ere entzungo da Ficoban beste jaialdi bati esker, kasu honetan tokiko musika-taldeak izango direlarik protagonista. Hitzordua, abenduaren 18an. Datozen egunotan emango dugu artista guztien berri, baina emanaldi nagusia zein den badakigu: Kulto Kultibo. Rap eta reggae estiloak lantzen ditu 2010ean sortutako talde bokal honek, eta ordutik hona asko hazi dira. 2018an, esterako, 40 kontzertu eskaini zituzten Espainiaren luze-zabalean.  Urtebete beranduago zenbait jaialditan izan ziren eta 2020an, beren hamargarren urteurrenean, proiektu berriak lantzen jarraitzen dute. Aipatzekoa da iazko Irun Zuzenean jaialdian jo zutela, eta ikuskizun nabarmenetako bat izan zela haiena.

Jaialdia doakoa izango da eta, Irun Zuzenean bezalaxe, 3. pabiloian izango da. Gonbidapenak jaialdia egiten den garaian edukierari buruz indarrean dauden neurrien arabera banatuko dira.

 

Kulto Kultibo

X