Gaztelekua jardunera itzuli da, irundar gazteen aisialdia eta entretenimendurako eskaintza berri batekin

Astearte honetan, Gazteriako ordezkari Santi Jiménez Martindozenea gaztelekuan izan da, udako oporraldiaren ostean martxan jarri diren ekimenen berri emateko. Aurreko egunetan, Gaztelekua jardunera itzultzen joan da, erabiltzaile gazteek uda nola pasatu duten komentatzeko topaketa batzuekin.

Santi Jiménezek ontzat jo ditu ikasturte hasiera eta abian jarri diren ekimenak. Izan ere, haren esanetan, “pandemiaren erruz, denboraldi zail bat igaro dugu, eta, orain, garrantzitsua da gazteekin batera egiten dugun bidera itzultzea, berme gehiagorekin, gazteenak hiriko bizitzan parte hartzera animatzen jarraitzeko”.

Joan den larunbatean, krepeak egiten ikasteko tailer bat egin zen, eta, datozen egunotatik aurrera, beste hainbat jarduera egingo dira, bata bestearen atzetik; konfirmatutako proposamenen artean, animezaleentzako topaketa bat, Among-Us jokoan aritzeko saio bat eta Martindozenearen fatxadan sortuko den muralean inspiratuko den serigrafia tailer bat. Alde horretatik, aipatzekoa da nerabeek aukeratutako jarduerak programatuko direla hiruhileko honetan, hala nola zirku tailerrak eta ikus-entzunezko sorkuntza. Helburua da gazteak inspiratzea, haien gustu eta interesetan oinarritutako nolanahiko proposamenak probatzeko aukera ematea.

Ikasturte honetan ere adinaren arabera banatutako bi gune eskainiko dira, eta, horrela, ostiral eta larunbatetan, gaztelekuko bigarren solairua 15 urtetik 18 urtera bitarteko gazteentzat bakarrik izango da. Irailaren 27an, berriz, ateak zabaltzeko jardunaldi bat egingo da, Gaztelekuak nola funtzionatzen duen jakiteko interesa duten guztientzat: gurasoentzat, heziketa gaietan ardurak dituztenenentzat eta abarrentzat. Izena eman beharko da, eta, horretarako, WhatsApp bidezko mezu bat bidali, edo 690706471 telefono zenbakira deitu, eta hiru ordu hauetako zeinetan joan nahi den adierazi: 18:30ean, 19:00etan edo 19:30ean. Hona hemen orain arte konfirmatutako jarduerak:   

  • >  Irailaren 24an, OTAKU KAHOOT

Animezaleentzako jarduera: bi talde eratuko dira, eta taldeek galderak prestatu eta beste taldeari egin beharko dizkiote, Kahoot plataforma erabiliz.

Ordua: 17:30
Lekua: Gaztelekua
Prezioa: Doakoa
Izen ematea: Gaztelekura bertara joanda edo WhatsApp bidezko mezu bat, mezu elektroniko bat edo Instagram bidezko DM bat bidalita

  • >  Irailaren 25ean, AMONG US zuzenean

Gaztelekuko erabiltzaileek iaz online joko ezagunaren inguruan sortu zuten zuzeneko bertsioaren bigarren atala

Ordua: 17:00
Lekua: Gaztelekua
Prezioa: Doakoa
Izen ematea: Gaztelekura bertara joanda edo WhatsApp bidezko mezu bat, mezu elektroniko bat edo Instagram bidezko DM bat bidalita

  • >  Irailaren 28an, VIRUS I eta II

Karta joko ezagunaren inguruko jardunaldia

Ordua: 17:30
Lekua: Gaztelekua
Prezioa: Doakoa
Izen ematea: Gaztelekura bertara joanda edo WhatsApp bidezko mezu bat, mezu elektroniko bat edo Instagram bidezko DM bat bidalita

  • >  Irailaren 30ean eta urriaren 1ean, SERIGRAFIA TAILERRA

Iraileko azken bi asteetan, Garikoitz C. Murua GKo-ko artistak mural bat margotuko du Gaztelekuaren fatxadan, eta, muralaren diseinuan inspiratuz, parte hartzaileek kamiseta eta poltsak serigrafiatuko dituzte; horrela, irudia erabaki eta sortu beharko dute, eta serigrafiaren pauso guztiak ikasiko dituzte.

Ordua: 17:30
Lekua: Gaztelekua
Prezioa: Doakoa
Izen ematea: Gaztelekura bertara joanda edo WhatsApp bidezko mezu bat, mezu elektroniko bat edo Instagram bidezko DM bat bidalita

 

Konekta

GazteARTEan KONEKTA 16 urtetik 25 urtera bitarteko gazteentzako bitartekaritza zerbitzu bat da, Gazteria Arloaren mendekoa, eta ahal duen neurrian normaltasunera itzultzeko asmoz hasi du ikasturtea. Bi bitartekari gaztek ematen dute, eta Udalaren eta gazteen arteko zubi lana egitea du helburu.

-           Gazteei ekimenak garatzen laguntzen jarraituko du.

-           Gai interesgarrien inguruko topaketa eta prestakuntza saioak sortuko dira, hala nola garapen jasangarrirako helburuen esparruan erronkak garatzekoak eta talentua eta gaitasun emozionalak kudeatzekoak.

-           Erabiltzaileekin batera sortutako jarduera agenda bat programatuko da.

Konekta zerbitzuarekin harremanetan jartzeko, WhatsApp (656794372), posta (E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.) zein Instagram (gazteartean_irun) erabil daiteke.

X