Udazkenean kultur agenda bizia izango da hirian

Kulturako ordezkari Juncal Eizaguirrek ostiralean eman du ezagutzera hiriko udazkeneko kultur agenda. Antzerki, zinema, musika, eta dantza-emanaldien multzo handi bat da, eta irailean, urrian eta azaroan egingo dira, hainbat agertokitan, bereziki Amaia KZn, baina baita CBAn eta Oiasso Erromatar Museoan ere.

"Urte amaierara arte, kultura-agenda bizi bat prestatzen ari gara, eta dagoeneko nabaritzen hasi gara hirian. Udaren ondoren, ohikoa da ohiko guneetara itzultzea, Amaia KZra esaterako, berriro ere erreferentzia izango baita, betiere pandemiak agintzen dizkigun neurri egokiak hartuta. Helburua: kulturaren alde egiten jarraitzea, are gehiago garai hauetan, horretarako publiko guztientzako jarduerak eskainiz eta sektoreko bertako profesionalei lagunduz", adierazi du Juncal Eizaguirrek. 

Datorren asterako, orduan aurkeztuko baita, musika-kartel guztia konfiguratuta izango delakoan, Kultura arloak dagoeneko 10 ikuskizun eszeniko ditu baieztatuta. Horietako 6 jende ororentzako dira, eta 4, batez ere, familientzat. Horrez gain, honako hauek beste behin ere: Dokuirun, Zure Abenturaren Bila, Oiasso Erromatar Museoak dakarren arkeologia eta historiako kapitulua eta CBAren literatura-eskaintza.

 

Amaia KZ eta ikuskizun eszenikoak

Irailaren 25ean, 17:00etan, Logela Multimediak "Tártalo" antzeztuko du euskaraz. Urriaren 3an, 19:00etan, dantzaren txanda izango da: Neri(H)ari konpainiaren "Mutu" lana. Antzerkia urriaren 9an itzuliko da, 19:00etan, Atalaya Teatroren gaztelaniazko "Elektra.25" ikuskizunarekin. Egun bat geroago, urriaren 10ean, "Untxia eta Koioteren abenturak" dator Irunera. Ostomila Txotxongiloren euskarazko lan bat da. Bi saio izango dira: 11:00etan eta 12:30ean.

Azaroaren 1ean, 18:00etan, "Recuérdame! El tributo a Coco" antzezlana izango dugu, eta azaroaren 6an, 19:00etan, "Cinco minutos" lana eskainiko dute Andoni Aguirregomezkorta eta Itziar Urretabizkaia aktore ezagunek. Glu Glu Produkzioak euskarazko "Perez Sagutxoa" obra ekarriko dute Irunera azaroaren 27an (17:00etan); azaroaren 28an, berriz, Kemen Dantza Taldearen txanda izango da, 19:00etatik aurrera. Multzo honi amaiera emateko, Yllana Teatro eta "The Opera locos" ikuskizuna, abenduaren 5ean (19:00etan).

 

Zinema, berriz, Dokuirun programaren denboraldi berri baten eskutik etorriko da. Baieztatu dira lau hitzordu eta "Zure abenturaren bila" ikus-entzunezkoen zikloa.

DokuIrun

Irailaren 24an, 19:00etan, "Dardara" (2021)

Egilea: Marina Lameiro

Urriaren 15ean, 19:00etan, "Crock of gold" (2020)

Egilea: Julian Temple

Azaroaren 5ean, 10:00etan, "Ellas son eléctricas" (2021)

Egileak: Leo Cebrián Sanz eta Paco Manjón.

Abenduaren 10ean, 19:00etan, "Si me borrara el viento lo que yo canto" (2019)

Egilea: David Trueba

Ikuskizun horiek guztiak Amaia KZn egingo dira, eta sarrerak ohiko lekuetan eskuratu ahal izango dira: Turismo Bulegoan, www.irun.org/sarrerak helbidean eta Amaia KZko leihatiletan ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, tokirik geratzen bada. Era berean, pandemiagatik ezarritako neurriak beteko dira jardueretan, hala nola, edukiera, musukoa, distantziak, etab.

 

Zure abenturaren bila

Programa honen xedea da protagonistek hainbat arlotan bizi izandako esperientziak erakustea ikus-entzule leial eta ugari horiei eta haiekin partekatzea.

Programa osatzeko, 5 proiekzio emango dira hitzaldi-aretoan,

19:00etan, eta sarrera doan izango da, eta pandemiagatik ezarritako neurriak beteko dira. Honako hau da programa:

  • Urriaren 7an, 19:30ean, "Iran eta Erdialdeko Asia bizikletan"

Alvaro Teixeira

  • Urriaren 19, 20 ,21 eta 22an, 19:30ean, IRUNGO DONE JAUKEREN XVII. ASTEA
  • Azaroaren 11n, 19:30ean, "Cyclotherapy: Érase una vez un sueño. 9 años viajando por el mundo en bicicleta"

Egileak: Evelin Heuschreck eta Aitor

  • Azaroaren 25ean, 19:30ean, “Remoteana: yo puedo con Los Andes". Egilea: Ana Zamorano Ruiz
  • Abenduaren 2an, 19:30ean, “Bizikletaz Zeelanda Berriko

hegoaldeko irlan"

Egilea: Ramón Arrizabalaga

  • Abenduaren 16an, 19:30ean, "Papua Nueva Guinea"

Egilea: David Lopez

Erakusketei dagokienez, aipatzekoa da Adour-Bidasoa txapelketatik hautatutako lanena. Amaia KZn ikusgai egongo dira ostiral honetatik (irailak 17) urriaren 10era arte. Bisiten ordutegia Amaia KZko ohiko ordutegia da: asteartetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara, igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era eta astelehenetan itxita.

Bestalde, Menchu Gal aretoa prest dago proposamen berri bat jasotzeko. Datorren irailaren 24an, ostiralarekin, ateak irekiko ditu Destinia erakusketak. Daniel eta Ainize Txopitea artisten erakusketa bat da, eta ikusgai egongo da azaroaren 21era arte. Datorren astean, erakusketa muntatua dagoenean, komunikabideen aurrean aurkeztuko da.

Eta urtero urrian ospatzen den Emakume Idazleen Egunaren harira, CBA programazio berezi bat prestatzen ari da. Ekimen hori kultur zentro eta liburutegi horrek literaturaren inguruan eskaintzen dituen gainerako jarduerei batuko zaie.

Oiasso Museoa

Oiasson denboraldiari hasiera emateko, “Camino de Santiago, se hace camino al andar. Historia, arqueología, arte, leyendas y mitos jacobeos” ikastaroa. Oraingoa Donejakue bideari buruzkoa izango da. Bestalde, irailaren 7an, antzerki tailerretan eta irakurketa dramatizatuen tailerretan izena emateko epea hasiko da. Joan den udaberrian arrakasta handia izan zuten, eta Oiasso museoan egiten jarraituko dute. Proiektua Kutxa Fundazioaren laguntzarekin atera da aurrera, eta helduak zein gazte eta haurrak antzerki klasikora erakartzeko tailerrek osatzen dute. Antzerki munduko profesionalek emango dituzte tailerrak, parte hartzaileen adinera egokituta, eta Oiasso Erromatar Museoan egingo dira guztiak. Telefonoz eta posta elektronikoaren bidez eman daiteke izena.

 

Eta, azpimarratzeko hitzordua baita, azaroaren 15etik 20raFICABen XXI. edizioa Irunen. Hasiera batean, lehiaketaren proiekzioak online emateko aukera ere eskaintzen da.

X