Dena prest gorostiak banatzeko

            Irungo Udaleko Garapen Jasangarriaren arloak iragarri du aurten berriz ere egingo dela «Gorosti bat elkarrekin hazteko» ekimena. Irailaren 25ean izango da. Oraingo honetan, 2020an jaiotako haurrei eta horien familiei zuzenduta dago jarduera. Gorosti landare bat eta ipuin tematiko bat emango zaizkie Udaletxeko arkupeetan egingo den ekitaldi batean.

Parte hartzeko, egun hauetan komunikazio bat bidaliko zaie aurreko urtean Irunen jaiotako haurrak dituzten eta hartarako izena eman duten familia guztiei, gorostia zer ordutan jaso behar duten jakinarazteko. Derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea eta gel hidroalkoholikoa eskurragarri egongo da. Familia unitate ezberdinen arteko segurtasun tartea mantenduko da eta 2020an jaiotako haur bakoitzarekin datozen pertsonen kopurua 2ra mugatzen da.

"Pandemiagatik beste batzuetan baino formatu txikiagoa izan arren, uste dugu oso berri ona dela ekintza polit bat berreskuratzea, hala baita hiriak jaioberriekin detaile hori izatea. Nahiago nuke hurrengo edizioetan jarduera bere osotasunean berreskuratzen joango bagina", azaldu du Borja Olazabal Garapen Jasangarriko ordezkariak

 

Zergatik gorostia?

 

Gorostia oso espezie moldakorra da, labore- eta bizi-baldintzei dagokienez, eta oraingoan, aukera egokia da ingurumenaren aldetik eta arrazoi estetiko eta praktikoengatik. Gorostia bertako edozein basotan haz daiteke, eta itsas mailaren gaineko edozein altueratan. Gorostiak ingurumen-balio oso garrantzitsuak ditu neguan; izan ere, tokiko faunarentzako babeslekua da gorostiaren hostotza iraunkorra, eta fruituez elika daitezke, gainera.

Bestalde, parte-hartzaileek hainbat aukera dauzkate gorosti landare horiekin: berentzat gorde, edukiontzi batean edo lursail pribatu batean edukiz, edo baso publikoetako lursailetan birlandatu, lekuz aldatu ahal izateko beharrezko tamaina hartzen dutenean.

Gorostiarekin batera, ipuin bat emango da, haur baten eta gorosti txiki baten arteko istorioa kontatzen duena. Bien arteko harremana kontatzen da, eta haurrak egiten dituen gogoetak ere bai; eta, gainera, ipuinaren pasadizo batzuetan gurasoen figura ere nabarmentzen da. Pertsonaia gehiago ere badira ipuinean, hala nola txantxangorri bat, matxinsalto bat edo tximeleta bat. Ipuinaren amaieran, haurrak gorostia landatuko du, eta etorkizunari begira harreman horri eusten saiatuko da.rá el acebo, y tratará de mantener esa relación en el futuro.

X