Oharra: trafikoa eta hiri-autobusak Txingudi Korrikan

Irailaren 18an, Txingudi Korrika egingo da, eta 15:55etik 17:15 ingurura ibilgailuen trafikoa moztuta egongo da Irungo sarbide guztietan, eta honako kale hauek horren eraginpean gertatuko dira:  

HONDARRIBIA kalea - COLON ibilbidea - GIPUZKOA hiribidea eta IPARRALDE hiribidea.

Lasterketak irauten duen bitartean, Mendibilen eta Cipriano Larrañaga eta Migel de Astigar kaleen inguruan bizi direnek Iparralde hiribidetik sartu beharko dute Eloy Iglesias-Nicolás Gueremdiain-Policarpo Balzola eta Zuberoa kaleetarantz. Zuberoa kaleak igotzeko eta jaisteko pasabide alternatiboa izango du, sarbidea  errazteko). Irteera, berriz, Cipriano Larrañaga kaletik, Zabaltzatik, Argentinar Errepublika kaletik edo Maritxu Anatol kaletik egin beharko da, Iparralde hiribiderantz. Bestalde, erdialdean bizi direnek (Pikoketa-Legia) Gipuzkoa hiribidetik, Luis Marianotik sartu ahal izango dira (behin-behinen alderantzizko noranzkoan gaituko da), edo Nafarroa hiribidetik, Berrotaran kaletik. Saihesbidea erabiltzea komeni da barneko joan-etorrietarako.

Autobusen egoera

Colon ibilbidean: norabide bikoitzeko errei alternatibo bat egokituko da autobusen zirkulaziorako Iparralde hiribidearen eta Txanaleta plazaren arteko bide-zatian. Hondarribirantz, berriz, erabiltzaileek lasterketako erreia gurutzatzeko arriskua dagoenez gero, orain ezarrita dagoenaren pareko espaloian egin beharko dute geldialdia.

Honako hauek izango dira hiri-autobusen aldaketak:

L1 ZAISA-OSPITALEA

Zaisa-Ospitalea: Zabaltzako, Topoko, Hondarribiko, Gibeletako, Hirubideko eta Puianako geltokiak kenduko dira.

Geltoki hurbilena: Fermín Calbetón.

  • Ospitalea – Zaisa: Ez du aldaketarik izango.

L2 SAN JUAN – KATEA – TXINGUDI

  • San Juan- Katea - Txingudi noranzkoan: Zabaltzako eta Topoko geltokiak kenduko dira.

Geltoki hurbilenak: Fermín Calbetón eta Aduana kalea.

  • Txingudi - Katea - San Juan noranzkoan: Ez du aldaketarik izango.

L3: SAN JUAN – ARTIA:

Ez du aldaketarik izango.

L4 SAN JUAN – ANZARAN – OLABERRIA

Zabaltzako, Topoko, Urruña plazatxoko, Lope de Irigoyen 31ko, Zubiaurreko, Colon 43ko, Gipuzkoa 6ko eta Gipuzkoa 32ko geltokiak kenduko dira.

Geltoki hurbilenak: Fermín Calbetón eta Elizatxo 11 (Olibondoen errotonda).

IrunBus para web

X