Natalia Cambronero irundarrak irabazi du Adour-Bidasoa 2021 lehiaketa

Kultura arloak Adour-Bidasoa 2021 Pintura Sariketaren 2020ko edizioko irabazleak jakinarazi ditu: Erakusketa irailaren 17an irekiko da, arratsaldeko 19:00etan. Lehiaketaren XXX. edizio honetako irabazlea Natalia Cambronero irundarra izan da, «Blood» izeneko obrarekin.

Aurten 51 lan aurkeztu dira eta obra horien selekzio bat erakusgai jarriko da urriaren 10era arte. Epaimahaiak deliberatu, eta honako hau da edizio honetako ohorezko koadroa:

 LEHEN SARIA (2.500 euro eta plaka): 50 zenbakiko obra, «Blood» argazki posterizatua + ehun-artea, 100x100 cm-koa. Egilea Natalia Cambronero da, Irunen jaioa eta Senperen bizi dena. Udalaren pintura-ondarearen barruan sartuko da artelana.

Adour Bidasoa 2021 obra ganadora

 

EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIA (500 euro eta plaka): 6 zenbakiko obra, «Grabitazioa/Gravitación» egur gaineko pintura akrilikoa, 89x116 cm-koa. Egilea Aitor Etxeberria Egiguren mendaroarra da.

ARTISTA GAZTEAREN SARIA (500 euro eta plaka): 26 zenbakiko obra, «Capricho» mihise gaineko pintura akrilikoa, 100x81 cm-koa. Egilea Azti Corres Alaminos donostiarra da.

 

FINALISTA DIPLOMA lortu dute sei obra hauek (nabarmentzekoak dira horien artean Pepe Ezeiza eta José Carlos San Martín irundarrak):

  • 17 zenbakiko obra, «Astronauta» txapa gaineko lihoan egindako teknika mistoa, 150x121 cm-koa. Egilea Pepe Ezeiza irundarra da.
  • 18 zenbakiko obra, «Experiencia de altura», mihise gaineko olioa, 116x116 cm-koa. Egilea Jesús María Sáez gasteiztarra da.
  • 28 zenbakiko obra, «Otros bosques», poliester-paper gaineko akuarela, 80x80 cm-koa. Egilea Ana Undurraga Moreno leioarra da.
  • 31 zenbakiko obra, «Novus ordo seclorum: notas imprecisas para conspiranoicos o cómo montar un circo para que nos crezcan los enanos. Besémonos, es gratis» kotoi-paper gaineko tinta-, lapitz- eta olio-lana, 113x153 cm-koa. Egilea Verónica Bueno Salgado da, Ciudad Realekoa.
  • 40 zenbakiko obra, «Black Rhythm», teknika mistoa: olioa+akrilikoa+collagea, 150x115 cm-koa. Egilea Jon Jauregi Zubeldia urnietarra da.
  • 45 zenbakiko obra, «Singular reunión», olioa eta akrilikoa, 89x130 cm-koa. Egilea José Carlos San Martín Sedano irundarra da.

Juncal Eizaguirre Kulturako ordezkariak irabazleak zoriondu ditu eta, nabarmendu duenez, «lehiaketa honek argi uzten du artearen sustapenaren eta dibulgazioaren aldeko gure konpromisoa; zehazki, pinturari dagokionez.  Ekimen honen 30 edizio egin dira orain arte eta, urteen joanarekin, ospea eta aintzatespena irabazi ditu. Horrela, gaur egun hitzordu garrantzitsua da gure hiriko artezaleentzat, bai eta Irundik kanpo bizi arren lehiaketan parte hartzen dutenentzat edota erakusketa ikustera etortzen direnentzat ere. Edizio honetan, gainera, albiste pozgarria da saridunen artean tokiko artistak daudela ikusteak».

Aurten, COVID-19aren pandemiak eragindako egoera dela-eta, edukiera murrizketak direla medio, irabazleek bakarrik parte hartu ahalko dute sariak banatzeko ekitaldian. Erakusketan ere edukiera kontrolatuko da, maskara erabili beharko da nahitaez, segurtasun distantzia gorde beharko da, eta gel hidroalkoholikoa utziko da bisitarien esku.

Erakusketaren ordutegia Amaia KZko betikoa izango da: asteartetik larunbatera, bitartean, 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era -astelehenetan, itxita-.

X