Abenida zubiko barandaren zati bat, Tarròsen

Irungo Udalak Abenida zubiko barandaren zati baten dohaintza egin dio Generalitateari, eta, igande honetan, Memoria Historikorako ordezkari Santi Jiménezek beronen aurkezpen publikoan parte hartu du, Tarròsen (Lleidan).

 

Abenida zubia berrurbanizatzeko egin berri diren lanen ondoren, baranda zati batzuk kendu eta herritarren artean zozkatu dira. Izan ere, Kepa Ordoki-Memoria Historikoa Bidasoa elkartearen mozio baten ondorioz, behin zubia berrurbanizatuta, bertatik kendutako elementuetako bat Kataluniara bidali zen, 1940an mugako puntu horretan naziek Lluís Companys frankismoari entregatu zioten oroigarri. Mozioaren ondorioz, laster, plaka oroigarri bat jarriko da zubian. 

Acto El Tarròs Avenida 1

Hemendik aurrera, Espai Lluís Companys delakoko erakusketaren parte izango da baranda zatia. Santi Jiménezez eta Kepa Ordoki-Memoria Historikoa Bidasoa elkarteko ordezkariez gain, Justiziako kontseilari Lourdes Ciurók, Lleidako Diputazioko presidente Joan Talarnek, Urgelleko Eskualde Kontseiluko presidenteak eta Tornabouseko alkate David Vilarók parte hartu dute aurkezpenean.

X