Euskara ikasi

Udal euskaltegiak 2021-2022 ikasturteko matrikulazioa jarriko du abian irailaren 1etik 17ra. Ordu kopuru desberdineko ikastaroak eskainiko dira urritik ekainera eta langabezia egoeran daudenentzat LANNAHI ikastaro trinkoak.

Aurrez aurreko ikastaroak eskainiko dira, eta ikasle eta langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko beharrezkoak diren prebentzio neurriak hartuko dira. Izena emandako ikasle kopuruaren arabera, beharrezkoak diren egokitzapenak egingo dira (eskolak txandaka ematea…).

Urritik ekainerako ikastaroak urriaren 1ean hasi eta ekainaren 23an bukatuko dira. Modulazio desberdineko ikastaroak eskainiko dira (egunero 2, 3 edo 4 orduko ikastaroak; astean 2, 3, 4 edo 5 eguneko ikastaroak ordutegi desberdinean, larunbat goizetan B2 eta C1 prestatzeko ikastaroa, merkatari/guraso eta erretiratuentzako xede bereziko ikastaroak…). Ordutegi eskaintza zabala dago. Ikastaroen prezioa moduluaren araberakoa da, baina asistentzia eta aprobetxamendu ona duten ikasleek euskara ikasteko udalak ematen dituen bekak eskuratu ahal izango dituzte. Beka honen bitartez matrikula prezioaren %100a arte jaso dezake ikasleak. 

LANNAHI

Udalak, gainera, urriaren 1etik abenduaren 23ra ikastaro trinkoak debalde eskaintzen dizkie langabezia egoeran dauden ikasleei, % 50 edo gehiagoko ABEEn (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea) dauden ikasleei, edo lanean egonda ere, gehienez %50eko lanaldia dutenei LANNAHI programaren bitartez. Programa hau Euskara Arloak martxan jarri zuen euskara ikasteko ahaleginean ari diren edo aritu daitezkeen irundarrentzako. Ikastaro hauek goizez egunero 4 ordukoak edo arratsaldez egunero 3 ordukoak izaten dira.

Udal euskaltegiko ikastaroetan interesa duten pertsonek, hala nola LANNAHI programan interesa dutenek, irailaren 1etik 17ra eman dezakete izena.

Dena den, azken hauek izenematea internetez egin beharko dute SAC24h zerbitzuaren bitartez (www.irun.org/sac) IRUN TXARTELA edo beste ziurtagiri elektroniko batzuk erabiliz (NA elektronikoa, IZENPE txartela..). Hala nahi badute, HAZ-SACeko autozerbitzu terminalak erabili ahal izango dituzte honetarako (San Martzial kalea, 2).

Gainerako ikastaroetan interesa duten pertsonak aipatu egunetan (irailaren 1etik 17ra) Udal euskaltegira (Urdanibia plaza, 5) hurbildu behar dira bulego ordutegian 10:30-13:30 goizez eta 16:30-19:00 arratsaldez. Batzuk zein besteek mailaketa proba egin behar dute udal euskaltegian irailaren 1etik 17ra, 10:30-13:30 goizez eta 16:30-19:00 arratsaldez.

EUSKARA IKASTAROAK 16 URTETIK GORAKOENTZAT

IKASTAROEN DATAK:

- Ohiko ikastaroak: urriaren 1etik ekainaren 23ra.

- LANNAHI programa (1. txanda): urriaren 1etik abenduaren 23ra. Egunean 4 ordu 9:00etatik 13:15era edo egunean 3 ordu 15:30etik 18:45era.

MATRIKULATZEKO EPEA: irailaren 1etik 17ra

  • OHIKO MATRIKULA:

Udal euskaltegian bulego ordutegian: 10:30-13:30/16:30-19:00.

  • LANNAHI IKASTAROETARAKO MATRIKULA

-        Izenematea internetez SAC24h zerbitzuaren bitartez (www.irun.org/sac) IRUN TXARTELA edo beste ziurtagiri elektroniko batzuk erabiliz (NA elektronikoa, IZENPE txartela..).

-        Nahi duenak HAZ-SACeko (San Martzial kalea, 2) autozerbitzu terminalak erabili ahalko ditu. Ez baldin badu inolako ziurtagiri elektronikorik 010 // 943 505 152 telefonora deitu behar da.

IZENA EMAN ONDOREN MAILAKETA PROBA EGITEA BEHARREZKOA DA

  • Tokia: Irungo Udal Euskaltegia
  • Data: Irailaren 1etik 17ra
  • Ordutegia: 10:30-13:30/16:30-19:00
X