Lapurriturriko informazio guneak orientazio ikastaroa antolatu du irailaren 5erako

Lapurriturriko Informazio Guneak, zeina Aiako Harria Parke Naturalean dagoen eta Irungo Udaleko Garapen Iraunkorreko Arloak sustatzen duen, jarduera berri bat iragarri du: Gipuzkoako Orientazio Taldeak irailaren 5ean igandearekin Lapurriturri-Erlaitz inguruan zuzenduko duen orientazio ikastaro bat.

Informazio Guneak hamargarren urtez antolatuko du horrelako jardunaldi bat. Haren bidez, GOTeko kideen eskutik, parte hartzaileek mapa eta iparrorratza erabiltzen ikasiko dute lehendabizi, eta, ondoren, ikasitakoa praktikan jarri beharko dute, zailtasun desberdinetako ibilbideak egiteko. Familiek, gazteek eta helduek parte har dezakete ikastaroan.
Prebentzio neurri bereziak hartuko dira, COVID-19aren kontrako protokoloari jarraituz. Interesdunek banan-banan eman beharko dute izena, ohiko bideetatik (www.irun.org webgunean edo  010 telefonoan), abuztuaren 22tik irailaren 2ra bitartean.

Komeni da parte hartzaileek oinetako eta jantzi erosoak eramatea, mendirako egokiak, baita ura, hamaiketakoa eta iparrorratza. Ikastaroak 10:00etatik 14era bitartean iraungo du, eta Lapurriturriko informazio gunean hasiko da. Nolanahi ere, Lapurriturriko jarduera guztiak bezala, eguraldiaren mendean egongo da irteera.

X