Haurtxoko gehiago hirian

Irungo Udaleko Gazteria arloak 21-22 ikasturteko oinarriak argitaratu ditu hiriko haurtxokoetan: Lapitzen (Deskarga kalea 17), Katean (Araba kalea 46), Txikilab Palmera Monteron (Loidi Bizkarrondo kalea 12) eta, berri-berria, El Ranchon (Lesaka kalea 2). Irungo 4 urtetik 11 urtera bitarteko haurrentzako dira baliabide horiek, aisialdia aktiboki, sormena erabiliz, parte hartuz eta modu osasungarrian goza dezaten.

Gazteriako ordezkari Santi Jiménezek nabarmendu nahi izan du espazio horiek garrantzitsuak direla haurrentzat; izan ere, “oso ekimen garrantzitsuak dira haurrak hazten laguntzeko, jardueretan ohitura osasungarriak eta trebetasun sozialak sustatzen baitituzte”.

Eskaria handia da Haurtxokoetara joateko, eta pertsona guztien aukera-berdintasuna bermatzeko eta horri guztiari erantzuteko, aurten, zozketa publikoaren bidez esleituko dira tokiak. Horretarako, aldez aurretik izena eman beharko da www.irun.org/sac helbidean, HAZen bertan aurrez aurre, HAZen terminaletan edo 010 telefonoaren bidez irailaren 3tik 9ra (zozketa, irailaren 20an).

San Migel, Pinudi, Anzaran eta inguru oso horretarako haurtxokoa ireki dute, alde horretan zegoen eskaria jasoz. Horrela, haurtxokoen programak gero eta egoitza gehiago ditu hirian, haurren garapen integralerako proposamen sortzaile, estimulatzaile, dibertigarri eta hezigarriak eskaintzeko helburua indartzeko. Tailerrak eta irteerak egiten dira, eta profesionalek familian ere jarduerak egiten dituzte, horrela trebetasun sozial, kultural eta artistikoak gara ditzaten.

Cartel EUS Inscripción Haurtxokos 2021 22

Oinarrietan jasotzen den bezala, 2010 eta 2017 bitartean jaio (4 eta 11 urte bitartean) eta Irunen erroldatuta dauden haurrek parte hartu ahal izango dute ikasturte honetan.  Haurtxokoak 2021eko urriaren 4tik 2021eko ekainaren 24ra egongo dira zabalik. Hiru txanda ezarri dira haurtxoko bakoitzean:

  • Astelehen eta asteazkenetan, 4-8 urtekoentzat
  • Astearte eta ostegunetan, 4-8 urtekoentzat
  • Ostiraletan, 9-11 urtekoentzat

Honako hauek izango dira ordutegiak:

  • KATEKO HAURTXOKOAN (Araba 46), astelehenetik ostegunera: 16:30-18:30; ostiraletan: 16:30-18:30
  • LAPITZEKO HAURTXOKOAN (Deskarga 17), astelehenetik ostegunera: 17:00-19:00; ostiraletan: 17:00-19:30
  • Palmera Monteroko TXIKILAB HAURTXOKOAN (J.A. Loidi Bizkarrondo 12), astelehenetik ostegunera: 17:00-19:00; ostiraletan: 17:00-19:00.
  • EL RANCHO HAURTXOKOAN (Lesaka 2), astelehenetik ostegunera: 17:00-19:00; ostiraletan: 17:00-19:30

 

2021-2022 ikasturterako, guztira 240 plaza daude haurtxokoetan, COVID-19aren pandemia dela-eta indarrean dagoen araudia kontuan hartuta.

Kuota 40,60 eurokoa da urritik ekainera bitarteko ikastaro bakoitzeko; 22,35 eurokoa, bigarren anai-arrebatik aurrera. % 90eko hobaria dago Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen duten bizikidetza-unitateetako kideentzat edo Gizarte Ongizateko txostenak justifikatutako egoera berdintsuan daudenentzat.

Zozketarako onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda jendaurrean jarriko da ikusgai udalaren http://www.irun.org webgunean, irailaren 15 eta 16an. Gainera, zerrendak kontsultatu ahal izango dira 010/943 505 152 telefonora deituz  08:00etatik 20:00etara, HAZen autozerbitzu-terminaletan, Palmera Monteron eta Kutxabanken Anakako eta Kateko bulegoetan. Epe horretan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak egin ahalko dituzte interesdunek. Epe hori amaitutakoan, eta erreklamaziorik ez balego, behin betikotzat hartuko dira behin-behineko zerrendak. Erreklamaziorik aurkeztuko balitz, ebatzi egingo dira, eta irailaren 16an argitaratuko dira behin betiko zerrendak.

Oinarriak dagoeneko kontsulta daitezke, hemen.

X