TAO zerbitzua erabiltzeko aplikazio berria

Aste honetan, TAO zerbitzua eta Pio XII.a plazako aparkalekua kudeatzen dituen enpresa aldatuko da: hemendik aurrera, Valoriza Servicios Mediambientales SA izango da kudeatzailea.

Kudeatzaile aldaketak aldaketa bakarra egitera behartuko ditu herritarrak: aparkamendua sakelako telefonotik ordaintzeko aplikazioa eguneratu, eta Blinkay instalatu beharko dute. Oraingoz, aurreko app-ak (Elparking) funtzionatzeari utzi dio Irunen. Elparking aplikazioa zuten guztiek e-mail bat jaso dute aldaketaren berri emateko eta aurreko aplikazioan zuten saldoa berreskuratzeko aukera emateko. Gainera, makinetan (parkimetroak) aplikazio berriaren berri ematen da.

App-a deskargatzeko oso erraza da:

  • Bilatu BLINKAY STORE edo GOOGLE PLAY aplikazioetan eta deskargatu aplikazioa.
  • TAO tiketak lortzeko makinetan dagoen QR kodea eskaneatuz.
  • Sortu zure kontua BLINKAYn zure helbide elektronikoarekin.

Hona hemen aplikazioa izatearen abantailak:

  • DENBORA LUZATZEA. Aparkatzeko ordaindutako epea bukatzear dagoenean, abisu bat jasotzen da sakelako telefonoan, eta epea aplikazioaren beraren bidez luza daiteke, ibilgailuraino joan behar izan gabe.
  • DESAPARKATZEA. Behin aparkatzeko epea bukatuta, sobera ordaindu den eta erabili ez den denboraren zenbatekoa berreskura daiteke.
  • ZIGORRAK BALIOGABETZEA. Zigorra jartzen bazaio ibilgailuari, mezu bat bidaltzen da sakelako telefonora, eta salaketa baliogabetu daiteke.

Kontratu berriak egungoaren eskemari jarraitzen dio, eta lau toki mota berak arautzen ditu:

  • Eremu urdina. Gehienez ere 2 ordu irauten duten egonaldi laburretarako da, eta ikuspegi funtzionaletik hirugarren sektorekoak diren sektoreetan aplikatzen da.
  • Eremu berdea. Aparkamenduak 4,5 ordu iraun dezake gehienez, lantokien inguruko langileen eskariari erantzuteko.
  • Eremu gorria. Doan aparka daiteke, 15 minutuz gehienez ere, eta 3 ordu itxoin behar da doako beste txartel bat eskuratzeko.
  • Eremu zuria (egoiliarrak). Dagokion eremuko egoiliarrek bakarrik aparka dezakete.

Kontratu berria abian jartzen denean, aparkatzeko 5.544 toki izango dira: 1.418 eremu urdinean, 3.957 berdean eta 23 gorrian. Egoiliarrentzako eremu zurian, azkenik, 146 toki ere izango dira.

Datozen hilabeteetan, kontratu berriak jasotzen zituen TAO eremu berriak zabaltzeko lan egingo da.

X