Jakinarazi dituzte 18 cm sariketaren irabazleak

18 cm irabazleak

2021ean, 18 cm sariketaren laugarren edizioa izan da. Urtero, gai jakin bati eskaintzen zaio sariketa, eta aurten aukeratutako gaia “Begirada bat haurrei” izan da, Irun haurrekin adiskidetsua den hiria izendatua izan dela baliatuz.

Edizio honetan, 64 artistak parte hartu dute, eta 94 obra aurkeztu –artista bakoitzak hiru obra ere aurkez ditzake–, iazko edizioan halako bi ia, orduan 31 autorek parte hartu baitzuten, eta 54 obra aurkeztu. Jasotako proposamenek haurren eta berauen jolas, erronka eta motibazioei erreparatzen diete, eta oso begirada interesgarria osatzen dute.

Hona hemen aurten saritutako obrak:

  • Irun, haurtzaroaren hiri laguna, Xabier Ilarregi Arruabarrena irundarrarena (Donostian Tamayo paper dendan erosteko 180 euroko bonu bat) (28 irudian)
  • Sombras en el parque 2, Victoria Arkaia donostiarrarena (bidaia kutxa bat) (5b irudian)
  • Aitona-amonak, Ione Gaztañaga Rodríguez irundarrarena (bidaia kutxa bat) (30 irudian)

Aukeratutako obrak Amaia KZn ikusgai jarriko dira, abuztuaren 20tik irailaren 5era bitartean, asteartetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara bitartean eta igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30 era bitartean.

X