COVID ziurtagiria deskargatu eta inprimatu daiteke udal terminaletan

Irungo Udalak herritarrei jakinarazten die COVID ziurtagiria paperean inprimatuta lortzeko aplikazioa instalatuta dagoela Udalak arreta emateko dituen bost terminaletan.

Terminal horien bidez, herritarrak zuzenean sar daitezke Osakidetzaren webgunera, ziurtagiria eska dezakete eta lekuan bertan lor dezakete ziurtagiria paperean, Osakidetzak eskatutako identifikazio-sistema erabilita (OTI edo BaKQ-IRUN Txartela).

Txertaketa-ziurtagiria digitalki deskargatu zitekeen mugikorrean eramateko, baina herritarrek 010 zenbakian eskatzen zuten paperean lortzeko aukera ematea. Izan ere, hori nahi zutenek, etxean inprimagailurik ez bazuten, Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean bulegoetara jotzea beste aukerarik ez zuten. Gertukoena Donostian dago, eta hitzordua eskatu behar da aldez aurretik.

Ziurtagiria inprimatzeko laguntza behar dutenek HAZean instalatuta dauden terminaletara jo dezakete, San Martzial kaleko 2. zenbakian, herritarrei arreta emateko ordutegian.

X