Irungo Udalak ia milioi bat euroko inbertsioa egin eta hiriko zortzi ikastetxetako instalazioak hobetuko ditu

img-ikastetxeak-obrak-bisita

Obretako ordezkari Cristina Labordak eta Hezkuntzako ordezkari Santi Jiménezek Irungo Udala uda honetan hiriko ikastetxeetan egiten ari den inbertsioen berri eman dute.

Cristina Labordak aipatu duenez, “Udalaren eskumena da Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak mantentzea, eta, uda oro, eskoletako oporraldia aprobetxatuz, beharrezkoak diren eraberritze lanak egiten ditugu. Gehienbat askotariko mantentze lanak dira, hala nola pintatze lanak, konponketa lan puntualak eta sarrerak eta zorua hobetzeko lanak, baina, batzuetan, inbertsio handiak egiten ditugu instalazioetan; aurten, adibidez, Eguzkitzako patioan. Betiere, batzuk zein besteak oso garrantzitsuak dira eskolen egunerokoan”.

Aurten, guztira, 956.244,32 euroko inbertsioak egingo dira, Helduen Hezkuntza Iraunkorreko Ikastetxean eta Haur eta Lehen Hezkuntzako zortzi eraikinetan: Udal Haur Eskolan, Eguzkitzan, Dunboan, Elatzetan, Txingudi Ikastolan, Lekaenean, Toki Alain eta Belaskoenean. Ikastetxeekin beraiekin adostu dira lanak, eta Hezkuntza Arloak koordinatzen ditu. Esan bezala, hilabete hauetan egingo dira, eskolen funtzionamendu normala ez oztopatzeko.

Eguzkitza

Martxan dauden jarduketen artean, aipatzekoa da Eguzkitzako patioaren erreforma. Hain zuzen ere, bertan izan dira bi ordezkariak. Proiektuaren ildo nagusien artean badira metakrilatozko pantaila akustiko bat instalatzea patioaren mendebaldean atxikitako eraikinetako zarata arintzeko, jolasak berrantolatu eta segurtasun zoruaren azalera handitzea eta mendebaldean futbol zelaia eta kalea bereizten dituen nylonezko sarea ordezkatzea.

“Eguzkitzan egiten ari diren lanak Gobernuak eskoletako instalazioak baldintza onetan egoteko hartutako konpromisoaren adierazgarri bat baino ez dira. Horrelako jarduketak lehentasunezkoak dira beti gure ordezkaritzarentzat, eta lanak behar dituzten ikastetxeak egokitzeko une aproposa da hau”, erantsi du Santi Jiménezek.

Proiektu hau ere ikastetxearekin elkarlanean egin da, eta askotara erabil daitezkeen hainbat hiri altzari instalatzea ere planteatzen du, erabiltzaileen ikuspegitik, ukitu berri bat emanik, zura erabiliko baita, jasangarritasunaren ildotik. Zehazki, 2-3 urtekoentzako eremurako zurezko tren txiki bat, enborrezko piramide bat, gehienez ere 2 metro altu izango den eta eskalatzeko harkaitz bat irudikatuko duen instalazio txiki bat eta orekarekin jolasteko enbor batzuk jartzea aurreikusi da, haurrak jolasteko, eta, kasu guztietan, segurtasun zorua jarriko da azpian, kautxuzkoa edo belar artifizialezkoa.

Era berean, lurrean jolasteko guneak pintatuko dira, patioko estalpeko eremuan; futbol zelaiaren iparraldean, pinuzko trabesez eratutako harmailak jarriko dira, belar artifizialez akabatuak; eta jardinera bat, iturri bat eta zurezko banku bat instalatuko dira. Horretarako, 161.280,05 euroko aurrekontua jarri da.

Gainontzean, aurrekonturik handieneko lanak haur eskolako fatxadak birgaitzeko lanak dira: 300.000 € baino gehiago, eraikinaren inguratzaile termikoa hobetu eta isolatzeko.  Lizitazio prozesua martxan dago jadanik, baina zenbait urtetarako kontu sailen bitartez finantzatuko dira lanak, eta 2022tik aurrera egingo dira.

Hona hemen jarduketen zerrenda osoa:

  • UDAL HAUR ESKOLAKO FATXADEN BIRGAITZEA: 338.948,72 €
  • EGUZKITZAKO PATIOAREN ERREFORMA: 280,05 €
  • DUNBOA HLHIko ATEZAINAREN ETXEBIZITZAREN ERREFORMA: 66.550,00 €
  • ELATZETA HLHIko ESTALKIKO ERRETENAREN IRAGAZGAIZTEA: 077,38 €
  • TXINGUDI IKASTOLAKO ERAIKINETAKO ZUREZKO LEIHOEN ORDEZKAPENA: 503,41 €
  • LEKAENEA HLHIko BIGARREN SOLAIRUKO IKASLE ETA IRAKASLEENTZAKO KOMUNEN ERREFORMA: 577,70 €
  • TOKI ALAI – SIUTZ HLHIko KANPOKO PATIOAREN KONPONKETA: 45.133,00 €
  • BELASKOENEA HLHIko LEHEN SOLAIRUKO KOMUNEN ERREFORMA: 827,52 €
  • ELATZETA HLHIko LEHEN SOLAIRUKO LEIHOEN ORDEZKAPENA: 36.661,02 €
  • DUNBOA HLHIko BIGARREN SOLAIRUKO KOMUNEN ERREFORMA: 48.279,00 €
  • ZUNTZ OPTIKORAKO ETA IBERDROLARENTZAKO HODITERIA DUNBOA HLHIn: 21.412,61 €
  • TXINGUDI IKASTOLAKO ZUREZKO FATXADEN PINTAKETA: 47.186,37 €
  • DUNBOA HLHIko HESIEN EGOKITZAPENA: 528,41 €
  • ELATZETA HLHI ETXEKO UR BEROZ HORNITZEKO HODIEN ORDEZKAPENA: 864,70 €
  • BELASKOENEA HLHIko LEHEN SOLAIRUKO BURDIN SAREEN PINTAKETA: 721,12 €
  • BIDEO ATEZAINA TXINGUDI IKASTOLAN: 298,72 €
  • HELDUEN HEZKUNTZA IRAUNKORREKO IKASTETXERAKO MARKESINA BATEN EZARPENA: 394,59 €

Guztira:  956.244,32 €

X