Oiassok jarduera ugari eskainiko ditu abuztuan ere

Oiasso museoak abuzturako programatu diren jardueren daten berri eman du.

Museoak eskaintza zabalduko du, familientzako tailerrekin. Tessellae mosaiko erromatarren tailerra abuztuaren 3an eta 17an egingo da; Galeae erromatarren kaskoen tailerra, abuztuaren 11n eta 26an; eta Arkeolab, arkeologoaren tailerra, abuztuaren 5ean eta 19an. Tailer guztiak 11:00etan hasten dira eta 90 minutu irauten dute. Izena aldez aurretik eman behar da, eta 6 haurrek parte hartu behar dute gutxienez, taldea osatzeko. Prezioa 4,00 eurokoa da, haur bakoitzeko.

Museoak Emakumeak eta gastronomia” izeneko erakusketa eskaintzen du urriaren 31ra arte. Horrekin lotuta, abuztuaren 5ean eta 26an (osteguna), arratsaldeko 18:00etan, bisita gidatu berezi batzuk eskainiko dituzten Luisa López de Telleria erakusketako komisarioak eta Noa Dadie Barrón EHUko Historia lizentziadunak. Bisita horiek doakoak izango dira eta beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

“Oiassoko emakumeak” bakarrizketek arrakasta itzela izan zuten berriki egindako Dies Oiassonis jaialdian, eta aurki eskainiko dira berriro, beste formatu batean. Olatz Beobidek eta Naiara Arnedok abuztuaren 13an (ostirala) eskainiko dute beren ikuskizuna, Ama Xantalen ermitan Oiasso. Patxi Perezek eta Aia Krusek, bestalde, horren ondorengo ostiralean emango dute beren emanaldia, hilaren 20an, museoko portua aretoan. Bi kasuetan, bakarrizketak saio bikoitzean eskainiko dira, 12:30ean eta 19:00etan. Bisitariek aukera izango dute Santa Elenako ermita bisitatzeko, ekitaldia hasi eta 60 minutu lehenagotik hasierara arte. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Jardueraren prezioa 4,00 eurokoa da pertsonako. Sarrerak Oiasso museoan daude salgai.

Bisita gidatuen atala osatzeko, beste proposamen ezagunago batzuk ere badaude uda honetan itzuli direnak. Adibidez, Oiasso Erromatar museoak udako igandeetan (11:00h.) ohiko irteerak programatuko ditu museotik bertatik, Ama Xantalen nekropolia ezagutzeko, hirian zehar egingo den tour bat barne, hiriaren iragan erromatarrarekin zerikusia duten aurkikuntzak ezagutuz. Honako hauek dira prezioak: 5,50 euro (14 urtetik gorakoek); 3,85 euro (6-14 urte bitartekoek) eta 6 urtetik beherakoek doan.

Era berean, Irugurutzetako meatzeen historia ezagutu nahi dutenek izena eman ahal izango dute museoa aztarnategi horrekin lotzen duen tren berdearen txangoetarako. Kasu honetan, uztailean eta abuztuan, irteerak ostiral eta larunbatetan daude programatuta, 11:00etan eta 17:00etan. Prezioak: 5,50 euro pertsona bakoitzeko. 6-14 urtekoentzat: 3,85 euro eta 6 urtetik beherakoentzat doan izango da. Bisita 'IrunBerdea-Irugurutzeta' mugikorreko aplikazioarekin osatu daiteke.

Ama Xantalen eta Irugurutzeta bisitatzeko erreserbak Oiasso Erromatar Museoan: 943 639353. 

Tren verde
X