Bisita gidatuak Menchu Gal aretoko eta Amaia KZko erakusketetara

Menchu Gal aretoan eta Amaia KZn gaur egun irekita dauden bi erakusketak ikusteko bisita gidatu hauen berri eman du Kultura arloak:

Ainara Oskoz artistaren "Denboraren haria" erakusketarako bisita gidatua, artistak berak zuzenduta.

Bisitak larunbatero izango dira (uztailak 24 eta abuztuak 7 eta 21), 19:00etan. Bertaratzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi email bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera edo deitu 943 50 54 08/07 telefonoetara. Gehienezko kopurua kalitatezko bisita eta segurtasun neurriak bermatzeko 10 lagunak dira. Eskaerak jaso ahala egingo dira, taldeak osatu arte.

“Denboraren haria” erakusketak Oskoz intimo eta pertsonalagoa erakusten digu: Menchu Gal aretoko bi geletan, artistaren hari pertsonalari dagozkion objektuekin sortutako lanak daude. Nondik datorren, norbanako eta artista gisa nor den, eta zergatik den horrelakoa: hori guztia galdetzen dio bere buruari Oskozek. 2018an idazten hasi zen eguneroko pertsonal bat da obra, 2019an hankaz gora jarri eta iraganera bidaiatzera behartu zuena oraina ulertzeko eta etorkizunerako birkokatzeko. 

Erakusketa erakusgai izango da abuztuaren 29ra arte asteazkenetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara eta igande eta jai egunetan 11:30etik 13:30era.

Igande honetan, uztailak 25, bi bisita gidatu egongo direla Susana Ferreira, Eduardo Larrasa eta Aiert Alonsoren erakusketa bisitatzeko, Amaia KZn. Tokiko hiru artista hauek Adour-Bidasoa sariaren edizioren bat irabazi dute azken urteetan, eta haien lan berriak bildu dira erakusketan. Lehen bisita 11:30ean izango da, eta bigarrena 12:30ean. Iraupena 45 minutukoa da, gutxi gorabehera.

Artistek berek zuzenduko dituzte bisitak. Doakoak dira eta talde bakoitzean 10 lagun egongo dira gehienez ere. Izen-emateak eskaerak jaso ahala egingo dira, taldeak osatu arte. Izena emateko, mezu elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko., uztailaren 23ko (ostirala) 14:00ak arte. Ordutik aurrera, interesdunek helbide honetan eman dezakete izena: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.. Mezuan adierazi behar da zer taldetan eman nahi den izena, ordu bat edo bestea nahiago nahi izanez gero.

X