Irunek zorte ona eta adorea opa die bertako kirolari olinpikoei

Borja Olazabal Kiroletako ordezkariak babes-mezu bat bidali die gaur astelehenean Tokioko Joko Olinpikoetan lehiatzen diren kirolari irundarrei, Teresa Errandonea, Ander Elosegi eta Julen Aginagalderi.

“Harrotzeko modukoa da hiriarentzat, hiru kirolari izatea Joko Olinpiko hauetan. Munduko zorterik onena eta adorea opa diegu, lehiatzen direnerako. Ez da batere erraza honaino iristea, eta lan handia egin beharra dago. Emaitza edozein izanda ere, historia egin dute Irungo kirolean”, azpimarratu du Borja Olazabalek. 

Teresa Errandoneak lehen Joko Olinpikoak izango ditu. Bidasoa Atletiko Taldeko atleta da, eta Espainiako txapeldun bigarren aldiz izan ondoren iritsi da hitzordu honetara. Euskadiko errekorra du, eta Espainiako garai guztietako hirugarren marka onena, hesietako 60 metroko proban. Uztailaren 31tik aurrera, hesietako 110 metrokoan lehiatuko da.

Ander Elosegik, berriz, laugarren aldia izango du Joko Olinpikoetan.  Dagoeneko hiru diploma olinpiko lortu ditu: 2008an,Pekinen; 2012an, Londresen, eta 2016an, Rio de Janeiron. Santiagotarrakeko palista da, eta ur-amiletako piraguismoan lehiatuko da (slalom C-1). Lehenengo kanporaketak, uztailaren 25ean.

Julen Aginagalde berriro itzuli da Joko Olinpikoetara, 2012an, Londresen lehiatu ondoren. Orduan, zazpigarren amaitu zuen eskubaloiko selekzio espainiarrak. Garaipenez betetako palmaresa du (dominak Munduko eta Europako txapelketetan, liga nazionalak eta kluben arteko Europako Kopa…)  Irungo CD Bidasoa taldeko pibotak, eta larunbatetik aurrera (uztailak 24) lehiatuko da.

X