Tokiko saltokien stockaren azoka mantentzen da asteburu honetan

Bidashop tokiko merkatarien elkartearen eskutik, berrogeita hamar establezimendu inguruk egin zuten bat aurreko asteburuan egin zen Dies Oiassonis erromatar jaialdiaren harira antolatutako stockaren azokarekin.  Hasiera batean, jarduera aurreko asteazkenean amaitu behar zen, hilak 14, baina azken egun hauetan eguraldia nahiko kaskarra izan denez ekimena ostiral eta larunbat honetara arte luzatzea erabaki dute (uztailak 16 eta 17).

Erosketak tokiko saltokietan egiteko beste aukera bat izango dugu, beraz, “Mercatum” honekin, izen horrekin identifikatzen baitira erromatar jaialdiarekin bat egin duten establezimenduak. Gogoan izan behar da, halaber, saltokiez gain hiriko hogei bat tabernak eta jatetxek ere kolaboratu dutela Dies Oiassonis jaialdiarekin, pintxo erromatarraren ibilbidea antolatu baitute, ekitaldiari ukitu gastronomikoa emateko.

feria stock

X