Atzerako kontaketa hasi da Dies Oiassonis Erromatar Jaialdirako, uztailaren 8tik 11ra egingo baita

Astelehen honetan, Irungo Udaleko Hiri-bultzada ordezkariak Juncal Eizaguirre, Oiasso Erromatar Museoarekin batera, aurtengo Dies Oiassonis jaialdi erromatarraren jaialdiaren programa eman du ezagutzera. Berriki jakinarazi denez, pandemiaren testuingurura egokituko da aurtengo edizioa, eta ez da ekitaldi handirik izango: ez zirkua, ez merkatua, ez Navigium Isidis. Jarduerak egiteko espazioetan, gainera, edukiera kontrolatu egingo da, dela Oiasso museoan bertan, dela Junkaleko plazatxoan, eta esparrua ere mugatu egingo da.

“Jaialdi desberdina izango da, baina albiste on bat ere bada, behintzat, ezen, iaz bertan behera utzi ondoren, Irungo udako hitzordu garrantzitsu bat berreskuratuko dugu. Hiriko hainbat sektorerekin lankidetzan dihardugu, hala nola merkataritzarekin eta ostalaritzarekin, eta horrela, museoarekin batera, kultura, historia, aisia eta entretenimendua batzen dituen eskaintza erakargarri bat eskaintzen dugu”, nabarmendu du Juncal Eizaguirre Kulturako ordezkariak.

Une hauetan hartu behar diren neurriekin egingo da programa uztailaren 8tik 11ra, ostegunetik igandera. Jardueren artean, antzerkia nabarmentzen da batez ere, “La comedia de la cestita” antzeztuko baitute. Antzezlana Plautok egindako obra klasikoan inspiratuta dago, eta Meridako jaialdian  estreinatu zuen konpainiak berak antzeztuko du. Hitzordua larunbatean izango da, uztailaren 10ean, 22:00etan, eta sarrerak jarri dira salgai ohiko lekuetan: (www.irun.org/sarrerak, Turismo Bulegoa eta aretoko sarreran, eserlekurik baldin badago). Sarrera orokorra 12 eurokoa izango da, eta murriztua, 8 eurokoa (langabeak, gazte-txartela dutenak eta familia ugariaren txartela dutenak). Bertsioa Pilar G. Mansarena da, eta Pepe Querok zuzentzen du; protagonistak, berriz, Mariola Fuentes, Álex O´Dogherty, María Esteve, Itziar Castro, Jimmy Barnatán, Falín Galán, Rosa Merás eta Juanfra Juárez.

Antzerki-atal hau osatzeko, autore klasikoen irakurketa dramatizatu batzuk egingo dituzte igandean, 13:00etan, Ana Pérez, Patxi Pérez, Isidoro Fernández eta Aizpea Goenaga antzezleek; eta beste ikuskizun bat ere izango da ostiralean, 20:00etan: “Monologoak: Oiassoko emakumeak”. Honetan, Olatz Beobide, Aia Kruse, Naiara Arnedo eta Patxi Pérez izango aktoreak, eta Ana Pérezek eta Aizpea Goenagak zuzenduko dute. Bi emanaldietan, sarrera doakoa izango da, eta gonbidapenak ikuskizuna hasi baino 50 minutu lehenagotik eskuratu ahal izango dira barrutian bertan. Bai “La comedia de la cestita”, bai irakurketak eta monologoak helduei zuzenduta daude, eta Junkaleko plazatxoan egingo dira, eta tokia 230 lagunentzako mugatua egongo da. Berritasun nagusietako bat Ondare elkarteak sortu duen erraldoi bikote bat izango da: Oiasso Museoaren egoitzaren kanpoaldean egongo da, uztailaren 10ean, larunbatarekin, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 18:30era bitartean.

 

Dies Oiassonis 2021

Museoan

Aperitibo gisa, uztailaren 8an, "Emakumeak eta gastronomia: Euskal sukaldaritzaren transmisioa, erromatar garaitik egungo abangoardiara" erakusketa irekiko da Oiasson. Baskoietatik hasi, erromatarren garaitik igaro (eragin handia izan zuen gure sukaldaritzan) eta gaur egungo Irungo abangoardiaraino egindako ibilbidea izango da ikusgai, mendeetan zehar izandako berezitasunak eta aurrerapenak azalduz eta euskal gastronomian emakumeek duten rolari buruz gogoeta eginez. Urriaren 31ra arte bisitatu ahal izango da. 

Uztailaren 8an eta 9an erromatar sukaldaritzari eta emakumeak buru dituen abangoardiarekiko loturari buruz egingo diren topaketen esparruan egingo da erakusketa. Era berean, bi afari antolatuko dira, joan nahi duenarentzat aukeran. Uztailaren 8an eta 9an izango dira, eta gure historia gastronomikoko plater garrantzitsuenak prestatuko dituzte, abangoardiako sukaldaritzarekin fusionatuta, tokiko gastronomian diharduten emakumeen eskutik.

Uztailaren 8an, ostegunarekin, afari bat egingo da Ameriketatik ekarritako produktuekin, Felix Mansoren jatetxean, eta Chocolates Irun txokolategiko Aitziber Falquek parte hartuko du, eta baita jatetxeko aretoko arduraduna den Sonia García Olazabalek ere, historian doktorea den Beñat Eguiluzek, eta Luisa López Telleria erakusketako komisarioa eta Basque Culinary Centerreko irakaslea izango da moderatzailea.

Uztailaren 9an, ostiralean, afaria egingo da Singular jatetxean erromatarrek ekarri zizkiguten errezetekin. Mertxe Urteaga arkeologoa eta Oiassoko portuaren aurkitzailea denak eta Iñigo Lavadoren jatetxeko areto-burua den Arantxa Martínezek parte hartuko dute, eta Luisa López Telleria izango da moderatzailea. Afari horietan parte hartzeko erreserbak (35-40 euro) zuzenean egin daitezke Félix Mansoren jatetxean (943 841964 ) eta Singular jatetxean (943 639 639).

 

Pintxoaren ibilbidea eta stock-azoka

Berriz ere hiriko taberna eta jatetxeekin elkarlanean, erromatar pintxoaren ibilbidea egingo da uztailaren 9tik 14ra. Irungo hogei establezimenduk parte hartuko dute, garai hartako produktuekin pintxo bat eginez. Gainera, berrogeita hamar establezimenduk stock-azoka batean parte hartuko dute, Irungo Merkataritza Mahaiak sustatuta. Azoka hori Bidashop elkarteak antolatu du, eta hiriko establezimendu guztiek parte har dezakete.

Pintxoren ibilbidea

SAN JUAN: GAZTELUMENDI (San Juan Arria, 3); SARGIA (León Iruretagoyena, 1); ORRUA (Mayor, 2);  MANOLO (Mayor, 13); MARI (Fueros, 7); A PEDIR DE BOCA (Berrotaran, 5).

SANTIAGO: EL BULE (Santiago, 53); SWING BERRI (Santiago, 46); BIKOTE (Pilar, 1); THE MUSEUM (Eskoleta, 1).

ALDE ZAHARRA: ALTZOLA (Urdanibia Plaza-Eguzkitzaldea, 8); DANAKO (Alzukaitz, 1); FELIX MANSO IBARLA (Meaka, 9).

ZABALTAZA/ ENSANCHE: PAPPERINO (Colón, 27); SIRIMIRI (Colón, 27); DON JABUGO (Zabaltza, 8); REAL UNIÓN (Cipriano Larrañaga, 1); NAROA (Iparralde Hiribidea, 5).

Stock-azoka

Papperino Paseo Colon nº 27                                                          Zebra Store And Gallery: C/ Fermín calbeton nº 6

Jeca chico: Serapio Múgica nº 10                                     floristerías Zinnia: Avd. gipuzkoa nº 32

Jeca chica: Serapio Múgica nº5                                        Juncal ropa de niños: C/ almirante Arizmendi nº 8        

Bost chico: Paseo Colon nº 27                                          El baúl de las ideas: C/ mayor nº 5

Bost Woman: Paseo Colon nº 34                                      Juncal moda infantil y juvenil: C/ Almirante Arizmendi nº 3          

Ihkor boutique:  Avd. Gipuzkoa nº 2                                  Hirubelar loradenda: C/ Fuenterrabía nº 10

Nekane Boutique: paseo colon nº 27                                               Jurpis Avd. Gipuzkoa nº 2

Tinta Comics C/ José Eguino nº 10                                  Picking Pack Irún C/ Lope de Irigoyen nº 2

Mercería Dori C/ Aduana nº 6                                                            Ferretería Gaztelu: C/ Aduana nº 8

Ke albistur: C/ Pelegrin Uranzu nº 26                                 Floristerías Zinnia: C/ Anaka n 14

Marrubi C/ Luis Mariano nº 14                                                            Joyeria Lucca C/ Juan Arana nº 5

Disconsu C/ Hondarribia nº 29                                          Ai Lof Llu atelier C/ Jacobo Arbelaitz nº 3         

Frutería de perita C/ Iparraguirre nº 2                                                Calzados Molino Pso Colon nº29     

Beds Irún c/ Aldapeta nº 1                                                  Papel y + avd. iparralde nº 4

Kairos Boutique c/ República Argentina Nº 4                   Flax Digital C/ Serapio Múgica nº 1

Le Petit Trianon Avd. Iparralde Nº 4                                  Neska Polita: paseo colon nº 27

Lencería Olaya: paseo colon nº 27                                   Montecarlo Sport: paseo colon nº 31

Chocolates Irún C/Fueros                                                  Óptica Pagalday avd. Iparralde nº 2 

Sport Jump Avd. Iparralde Nº 44                                       Mary Berry: paseo colon nº 17

Arbelight: Pinadiko Kalea Nª 19                                         El Visillo: paseo colon nº 64

Pasitos calzado infantil C/ Luis maria no nº 12                                Essere Boutique c/ Luis Mariano nº 10

Boutique Urritz c/ LuisMariano nº 27

X