Abian da 'Erosi eta ikasi' programaren zortzigarren edizioa Irungo familientzat

Irungo Udalak jakinarazten du uztail honetan abian jarriko dela eskolako materiala Irungo saltokietan erosteko xedearekin, familiei eskaintzen dien 'Erosi eta ikasi' laguntza-deialdia. Uztailaren 2tik aurrera eta irailaren 30era arte, aurten zortzigarren edizioa betetzen duten laguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da, aurreko urteetan harrera oso ona izan dute eta (iaz bakarrik 1.622 familia izan ziren laguntzen onuradun, guztira 146.756,76 euroko zenbatekoagatik)

Santi Jimenez Hezkuntza ordezkariak zera adierazi du: "ikasturtea amaitu berri bada ere, dagoeneko hurrengoan pentsatzen ari gara eta horregatik ireki dugu eskaerak egiteko epea, familiak antolatzen joan daitezen eta era horretan tramiteak garaiz egin ahal izan ditzaten.  Beti harrera ona izaten duten laguntzak dira eta eskolara itzultzerakoan sortzen diren gastuei aurre egiteko laguntza garrantzitsuak direla iruditzen zaigu". Programa honen aurrekontuari buruz, edizio berriak 200.000 euroko zuzkidura ekonomikoa du.

Hezkuntza zerbitzuak gogorarazten du egiten diren erosketen fakturak gorde egin behar direla, izan ere, eskaera egiteko unean aurkeztea beharrezkoa den bezala, prozesuan zehar ere eskatu daitezke. Uda honetako programa Irunen erroldatutako umeak dituzten familiei zuzentzen zaie. Derrigorrezko Hezkuntzan (Lehen Hezkuntza eta DBH) daudenak dira hartzaileak.

Diruz lagunduko diren gastuak ez dira aldatzen eta berberak izango dira; idazteko materialak, suntsikorrak edo ez suntsikorrak, hala nola koadernoak, orriak eta abar, sailkagailuak, estutxeak, kalkulagailuak, konpasak, bizkar-zorroak, testu-liburuak eta abar. Ikastetxeetako uniformeak edo Hezkuntza Fisikorako arropa zein oinetakoak, eskulanetako elementuak, Arte Hezkuntza, Hezkuntza Plastikoa eta Bisuala, Teknologiak edo Musika (argizariak, olioak, margoak, pintzelak). Diruz lagundu ahal izango diren gastuak eskola-materialak erosteagatik sortuak izango dira, eta betiere Irungo saltokietan edo ikastetxeetan erosiak 2021eko ekainaren 22tik irailaren 30era bitartean.

Hor sartzen dira baita ere COVID-19 pandemiak ikastetxera joateko ere derrigorrezko bihurtu dituen elementuak, alegia, maskarak eta hidrogelak.

Bestalde, Hiri-bultzadako ordezkari den Juncal Eizaguirrek programaren beste alde bat azpimarratzen zuen, hau da, herriko saltokietan erosketak bultzatzeari garrantzia ematen dio.  "Hiriko familiei ematen zaien laguntzaz gainera, Irungo saltokietan kontsumoa dinamizatzeko asmoz ere pentsatuta daude laguntza hauek. Ekimen hau neurri garrantzitsu eta berritzailea izan zen eta dagoeneko zortzi uda daramagu programa hau eskaintzen, eta orain inoiz baino gehiago sendotu nahi dugu gainera, pandemiaren eraginez sektoreak behar handiak ditu eta."

Diru-laguntza horiek emateko, iaz bezala, hiru tarte egongo dira, eta tarte horiek errentaren araberakoak izango dira; hau da, familiak duen diru-sarreren arabera baliteke norbait deialditik kanpo geratzea, laguntzaren zati bat kobratu ahal dutenak eta %100 jasoko dutenak ere bai. Tarte bakoitzeko laguntzak, aurreko ekitaldiarekin alderatuz, mantendu egiten dira eta 125, 100 edo 75 euro izango dira.

 Eskaera egiteko prozedura sinplifikatu egin da, familientzat tramitea egitea errazagoa izan dadin:

  • IrunTxartelarekin egiten da Irungo Udalaren Sede Electrónica bitartez (SAC 24h)
  • Autozerbitzu terminaletan ere egin ahal izango da, hemen:
  • HAZ bulegoko sarreran - San Martzial karrika
  • Palmera-Montero gunean
  • Anaka eta Kateako Kutxabank bulegoetan
  • Aski da erosketako fakturak edo tiketak eskura izatea (ez da beharrezkoa eranstea) eta laguntza jasotzeko erabiliko duzun kontu zenbakia ere bai.

Covid-19 pandemiak eragindako egungo egoera kontuan hartuta, gomendatzen da eskaera egiteko azken unera arte ez uztea eta era horretan pertsona asko elkartzea eta jende pilaketak gertatzea saihestuko dugu irailean tramiteak egiteko garaian.

Kudeaketan arazoren bat duten haiek 010 - 943 505152 telefono zenbakira dei dezakete eta online tramitazioan lagunduko diete. 010 ordutegia ondorengoa da: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik - 19:00etara,  eta larunbatetan 08:30etik 13:30era.

X