Harrotasunaren hamabostaldia

Astelehen honetan, Berdintasuneko ordezkari Miren Echevestek jakinarazi du zer jarduera jarriko dituen martxan Irungo Udalak ekainaren 28a ospatzeko, LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna. Mundu osoan ospatzen da egun hori, 1969ko Stonewayko liskarrez geroztik, zeinak erabakigarriak izan ziren kolektiboaren askapen mugimendua abiarazteko, eta, Irunen, ekimenez betetako egitarau baten bitartez ospatuko da, gaurtik bertatik uztailaren erdialdera bitartean.  

Iaz, ekainaren 28aren inguruko sentsibilizazio jarduerei bultzada handiagoa ematen hasi zen Irungo Udala, eta, aurten, beste pauso bat emango dugu, jarduera berriak antolatuta eta ospakizunak auzoetara eramanda, identitate sexual guztiak errespetatu beharraren inguruan sentsibilizatzen jarraitu behar dugulakoan. Azkenaldian gizartean normalizazioaren kontra indarrean jarraitzen duten jarrera eta gaiei buruz iritsi zaizkigun berriek adierazten dute oraindik ere bidea dugula egiteko eta, hortaz, aldarrikapen honek premiazkoa izaten segitzen duela”, nabarmendu du Miren Echevestek.

Miren Echevestek IrunBusen autobustegian aurkeztu ditu aurreikusten diren jarduerak, ekimenetako bat L2 Irun-Katea lineako autobus batean binilo bat jartzea baita: ekainaren 21etik uztailaren 11ra bitartean, 12 metroko ibilgailu batek ostadar banderarekin serigrafiatutako binilo bat eramango du karrozerian.

Ekainaren 28an, 17:30etik 19:30era bitartean, Gehitu elkartearekin elkarlanean, ostadar banderak, txapak eta sentsibilizazio materiala banatuko dira, leku hauetan:

-          Nagore Laffage parkean

-          Zabaltza plazan

-          Alberto Anguera plazan

-          Lapurdi kaleko haurrentzako parkean

-          San Juan plazan

-          Urdanibia plazan

-          Santiagotik eskuineko aldeko bidegorrira daraman sarreran, Pierre Lhande ibilbidean

Material hori guztia sare sozialetan erakusteko gonbidapena egin zaie herritarrei. uztailaren 2an LGTBIQ+ literaturako argitalpenen hiru sorta zozketatuko baitira ekainaren 28tik uztailaren 1era Twitterren eta Instagramen #HarrotasunaIrunOrgullo traola erabiliz eta @Irun_informa udal kontua aipatuz argitaratzen diren ostadar bandera guztien artean. Era berean, aurreikusten diren jarduera guztiak sustatzeko, iragarki instituzional bat kaleratuko da, non Irungo alkate José Antonio Santanok eta Berdintasuneko ordezkari Miren Echevestek parte hartuko duten. Azkenik, ekainaren 28an, ostadar bandera udaletxean jarriko da.

 

Orgullo Harrotasuna bus

X