Irungo Udalak bi milioi euro baino gehiago jarriko ditu, hiriko jarduna babesteko eta "hiriak aurrera jarraitzeko"

 

Behin deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Irungo Udalak jakinarazi duenez, ostiral honetan hasi da, hilak 18, 2021eko deialdi orokorraren barruko dirulaguntzak eskatzeko epea: guztira, 31 finantzaketa lerro eta 2.035.275,00 euroko aurrekontua.

Ogasuneko ordezkari Miguel Ángel Páezek adierazi duenez, “Udalak Irungo entitate eta elkarteentzat oso garrantzitsuak diren programa eta jarduerak martxan jartzen laguntzeko beste tresna bat dira dirulaguntza lerroak. Badakigu egoera zailean gaudela sektore askotan, eta, horregatik, gure lehentasun nagusietako bat da Udalak eskura dituen baliabideak herritarrei helaraztea eta are eskurago jartzea, aurrera jarraitzeko eta hiria geldi ez geratzeko, Irun Aurrera planaren bidez egiten ari garenaren ildotik”.

Dirulaguntzen deialdi orokorrak askotariko laguntzak hartzen ditu barnean. Besteak beste, aipatzekoak dira ibilerraztasuna eta efizientzia energetikoa hobetzekoak: milioi bat euroko aurrekontua, familiei zein enpresaburuei eta alor horietako lanak egiten dituzten enpresa txiki eta ertainei laguntzeko; joan den urtean, adibidez, guztira, 360 laguntza inguru eman ziren dirulaguntza lerro horren barruan.

Gizarte, euskara, enpresa, merkataritza, kultura, hezkuntza, kirol eta lankidetza arloetan ere emango dira laguntzak, programak eta beste jarduera batzuk gauzatzeko, baita auzo elkarteen bidez auzoetan ekimenak aurrera eramateko.

Badira urte batzuk Udalak dirulaguntza lerro guztiak batera argitaratzen dituela, deialdi bakarraren barruan, herritarrei informazioa errazago helarazteko eta interesdun guztiek modu zuzenagoan kontsultatu ahal izateko dirulaguntzak.  

Onartutako dirulaguntza lerro guztiei buruzko dokumentazio eta inprimaki guztiak eta Udalak eskaintzen dituen gainontzeko laguntzei buruzkoak udal webgunean eskuratu daitezke, “Laguntzak eta dirulaguntzak” atalean. Ostiral honetan bertan hasi da eskabideak aurkezteko epea, eta hilabete iraungo du, dirulaguntza lerro jakin batzuei dagokienez izan ezik; izan ere, badira aurrez zehaztutako epemuga dutenak. Bestalde, badira urte batzuk argitaratutako dirulaguntzak egoitza elektronikoaren bidez eskatzeko aukera ere ematen duela Udalak.

 

 DIRULAGUNTZAK Epemuga
Gizarte Ongizatearen eskumenen esparruan jarduketak egiteko dirulaguntzak 19/07/2021
Adinekoen elkarteek garatutako jarduera-programetarako dirulaguntzak 19/07/2021
Garapenerako lankidetza proiektuei diru-laguntzak 19/07/2021
Irungo ikastetxeetako guraso elkarteen ekintzetarako dirulaguntzak 19/07/2021
Irungo ikastetxeetarako ekintzetarako dirulaguntzak 19/07/2021
Hezkidetza ekintzetarako dirulaguntzak 19/07/2021
Gazte-elkarteen eta haurren, nerabeen eta gazteen esparruan lan egiten duten elkarteen jarduerak, udaleku eta kanpamenduak antolatzeko dirulaguntzak 19/07/2021
Gazte-elkarteen eta haurren, nerabeen eta gazteen esparruan lan egiten duten elkarteen ekipamendua hobetzeko dirulaguntzak 19/07/2021
Sorkuntza ekintzak sustapenari diru-laguntza emateko deialdia 19/07/2021
Kulturaren beste eremu batzuetako jardueren sustapenari diru-laguntza emateko deialdia 19/07/2021
Abesbatza musikaren sustapenari diru-laguntza emateko deialdia 19/07/2021
Urteko edo denboraldiko kirol jarduerari diru-laguntzak 19/07/2021
Eskola kirolari diru-laguntzak emateko deialdia 19/07/2021
Kirol eta ekitaldi jarduera zehatzei dire-laguntzak emateko deialdia 30/09/2021
Enpresak sortzeko laguntzak: e-gaztea proiektua eta e-berritzailea proiektua 31/10/2021
Irungo merkataritzarentzako laguntzak Irungo merkataritzako Plan Estrategikoarekin bat egiten duten proiektuetarako 31/10/2021
k-biziak alokairua 31/10/2021
k-biziak – Irungo merkataritza lokalak birgaitzeko laguntzak 31/10/2021
Irun Ekintzan saria enpresako berrikuntzari 30/11/2021
Auzoetako liburutegiak mantentzeko dirulaguntzak 19/07/2021
Auzo-elkarteetako lokaletan internetera sartzeko guneak mantentzeko 19/07/2021
Auzoetako izaera kultural, informatibo eta ludikoa daukaten jardueren programak 19/07/2021
Euskaraz baietz! Irungo ikastetxe, institutu eta elkarteetan euskararen erabilera indartzeko egitasmoetarako diru-laguntzak 19/07/2021
Entitate pribatueei euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntzak 31/10/2021
"Euskararen Nazioarteko Eguna" ekitaldietarako diru-laguntza 31/10/2021
Euskara sustatzea helburu duten ekintza sozialetarako diru-laguntza 31/10/2021
Hizkuntza paisaia euskaratzeko diru-laguntza 31/10/2021
Irabazi asmorik gabeko elkarteei kale katuen taldeak antzutzeko programarako diru-laguntzak 19/07/2021
Irisgarritasuna eta efizientzia energetikoa hobetzeko dirulaguntzak 31/10/2021
Oroimen historikoa berreskuratzeko proiektuei dirulaguntzak 19/07/2021
Irungo institutuetan hizkuntza ohituretan eragiteko diru-laguntzak 19/07/2021
X