Trafiko aldaketak Mendibilen

 

Zuberoa, Juan de Albisu, Gudari, Ignacio Zuloaga eta Vicente Lafitte kaleetako zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da.

Irungo Udalak jakinarazi duenez, behin Zabaltza plaza eta Zuberoa kalearekiko elkargunea berrurbanizatzeko eta dagozkion seinale horizontal eta bertikalak jartzeko lanak bukatuta, datozen egunetatik aurrera, trafiko aldaketak izango dira plazatik Mendibilera sartzeko bideetan, eta, gainera, inguruko barne zirkulazioa aldatuko da. Horrela, zirkulazio eraztun batzuk sortuko dira auzoaren kanpo eta barne perimetroen inguruan, inguruko zirkulazioa hobetzeko. Aipatzekoa da aldaketa horietako batzuk martxan daudela dagoeneko, Zabaltza plazako lanen ondoriozko desbideraketetatik.

Policarpo Balzola kalean, Zuberoa kalearekiko gurutzaguneen artean, ibilgailuek noranzko berean zirkulatuko dute aurrerantzean ere, baina, ia gainerako kale guztietan, zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da. Zehazki, kale hauetan aldatuko da: Zuberoa, Juan de Albisu, Gudari, Ignacio Zuloaga eta Vicente Lafitte.

Mendibil parkearen ondoan goialdean dauden etxebizitzetan sartzeko bideak ere aldatuko dira: sarrera Juan de Albisu eta Nicolás Guerendiáin kaleen arteko bidegurutzea izango da, eta irteera, Antonio Viglione kalea. Labur-labur, honako hauek izango dira Mendibil inguruan sartzeko eta handik irteteko bide nagusiak:

- Sarrera: Zuberoa eta Nicolás Guerendiáin

- Irteera: Juan de Albisu eta Nicolás Guerendiáin

Txingudiko Zerbitzuek hondakinak gaika biltzeko jarritako edukiontziei dagokienez, kontuan izanik eskuinaldetik jaso behar direla, eta ibilbideak eta tokian tokiko beharrak kontuan izanik, kale hauetan kokatuko dira:

- Zuberoa kalearen eta Zabaltza plazaren arteko bidegurutzea

- Policarpo Balzola, Mendibil parkearen parean

- Juan de Albisu 6

- Gudari eta Juan de Albisu kaleen arteko bidegurutzea

Horretarako, seinale horizontal zein bertikalak jartzeko dagozkion lanak egingo dira.

X