Dies Oiassonis, ate joka

Aurten, berriro antolatuko da erromatar jaialdia, uztailaren 9 eta 10ean, formatu txikiagoan pandemia dela eta.

Ez da zirkurik ez azokarik izango, baina eskaintza potentea izango da nolanahi ere: besteak beste, antzerki klasikoa, irakurraldi dramatizatuak eta pintxoaren bidea.

Irungo Udaleko Hiri Bultzadako Arloak jakinarazi duenez, aurten, berriro antolatuko da uda oro Irunen iragan erromatarra gogoratzen duen jaialdia, uztailaren 9 eta 10ean; iaz, bertan behera geratu zen, pandemia zela eta. Oiasso Erromatar Museoarekin elkarlanean, egungo egoerara egokitutako programa bat prestatzen ari da Udala, ekitaldi handirik gabea, edukiera kontrolatu daitekeen lekuetan aurrera eraman daitekeena eta ezarritako gainontzeko segurtasun eta higiene neurriak betetzen dituena.

Juncal Eizaguirre ordezkariak adierazi duenez, “ez ditugu izango jaialdiak berezkoak dituen zenbait jarduera, hala nola erromatar zirkua eta azoka, baina, hala ere, ez zaigu faltako Irungo udako hitzordu klasiko honen berezko esentzia eta espiritua. Gure ondare historiko eta kulturalaren sustapena eta aisialdia eta entretenimendua bat egiten ditu jaialdiak, eta, horrela, udarako plan bikaina da. Horregatik, formatu txikiagoan bada ere, oso albiste ona da Dies Oiassonis bueltan izatea”.

Edukiak aurreratu, eta Hiri Bultzadako Arloak baieztatu du Oiasso Erromatar Museoarekin batera ikuskizun teatralen eskaintza potente bat osatzen ari dela: Monólogos: mujeres de Oiasso (Bakarrizketak: Oiassoko  emakumeak) obraren estreinaldia, testu klasikoen irakurraldi dramatizatuak eta La comedia de la cestita (Saskitxoaren komedia) obraren emanaldia, Plautoren obraren bertsio bat, iaz Méridako antzerki klasikoko jaialdian estreinatu zena –sarrerak laster jarriko dira salgai, ohiko bideetatik–. Junkal plazatxoan egingo dira jarduerak, edukiera mugatuta eta pandemia dela-eta ezarritako gainontzeko segurtasun eta higiene neurri guztiak hartuta.

Aurrez, atariko gisa, uztailaren 7an, “Emakumeak eta gastronomia: euskal sukaldaritzaren transmisioa, erromatar garaitik egungo abangoardiara” erakusketa inauguratuko da, baskoien garaitik erromatarren garaian barrena Irungo egungo abangoardiara arte daraman ibilbide bat –Erromak eragin handia izan zuen gure sukaldaritzan–, mendeetako berezitasun eta aurrerapenak aletzen dituena eta emakumeek euskal sukaldaritzan bete duten eginkizunaz hausnartzen duena eta urriaren 31ra bitartean ikusi ahalko dena.

 

Pintxoaren bidea eta stock azoka

Beste edizio batzuetan bezala, Irungo merkataritza eta ostalaritzarekin elkarlanean ari da Udala, sektoreak jaialdian parte hartzeko. Aurten, pintxoaren bidea antolatuko da berriro ere hiriko taberna eta jatetxeetan, eta bertako saltokiek stock azoka bat egingo dute. Irungo Merkataritza Mahaiak sustatuko du azoka, uztailaren 9tik 14ra bitartean, eta hiriko saltoki guztiek parte har dezakete bertan; dagoeneko 50 bat atxiki dira, eta atxiki edo informazioa eskatu nahi dutenek E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatz dezakete.

X