Alkateak Matilde Ucelay saria jaso du Vía Irun proiektuarengatik

Irungo Alkatea Matilde Ucelay saria jasotzen

Irungo alkate José Antonio Santano Madrilen izan da, Gobernuko presidenteordea Carmen Calvo eta Garraioko, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako ministro José Luis Ábalosek Matilde Urcelay saria jasotzeko Vía Irun proiektuarengatik.

Maiatzaren 28an, Garraioko, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioak aitortu zuen Vía Irun zela proiektuen kategoriako onena. Hain zuzen ere, hirigintza inklusiboaren aldeko diseinua eta garapen kate osoan genero ikuspegia txertatzea saritu du Ministerioak, proiektuak emakumeak egiaz integratzeko eraldaketan eragina izatea. Irungo proiektuaren hautagaitza babestu zutenen artean, Zaisa, Bidasoa Bizirik, Irunvi, Gipuzkoako Bazkundea, Mugikortasun Klusterra, Guitrans eta Mondragon Unibertsitatea daude.

Jardunbide pertsonalen kategorian, berriz, saria Ines Sánchez de Madariaga arkitekto hirigileak jasoko du, zeinak Zaintza Lanen Ikuspegitiko Irungo Mugikortasun Plana prestatu zuen eta trenbide eremuko hirigintza planean diharduen lantaldea osatzen duen; Irungo Udalak berak aurkeztu eta bermatu zuen hautagaitza. Entitateen kategorian, azkenik, saria Ellas Vuelan Alto elkarteak jasoko du, zeinak sektore aeroespazialean emakumeen ikusgaitasuna sustatzeko lan egiten duen.

 

X