Irun Hirien Madrilgo IV. Foroan izango da, Ifeman, COVID-19ak eragindako krisialdiaren ondorengo hiri berriak diseinatzen laguntzen

Ifema kartela

Ekitaldia osatuko duten saio sektorialen artean, Irunek astearte honetan 17:45etik 19:15era bitartean egingo denean parte hartuko du: “Hiri erresilienteek anbizio handiagoa nahi dute klima gaietan”. Lehenengo alkateorde Miguel Ángel Páezek ordezkatuko du Udala, eta honako hauek ere esku hartuko dute: Valladolideko alkate eta Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioko Gobernu Batzarreko kide Óscar Puentek, Madrilgo Udaleko Ingurumeneko eta Mugikortasuneko Gobernu Arloko ordezkari Borja Carabantek, Sevillako alkate eta Klimaren aldeko Hirien Espainiako Sareko presidente Juan Espadasek, Ferrovial Servicios-eko kontseilari ordezkari Fidel Lópezek, Limako alkate Jorge Muñozek, Gasteizko alkate Gorka Urtaranek eta Santanderreko alkate Gema Igualek. Dinamizatzaile eta aurkezle lanetan Germán Granda arituko da, Forética-ko zuzendari nagusia.

Miguel Ángel Páezen esanetan, “harro egoteko modukoa da gure hiriari ekitaldi honetan bere esperientzia azaltzeko deitu izana. Gainera, beste hiri batzuen, hiriburuen eta are metropolien maila berean egongo gara, eta, horri esker, beste iritzi batzuk entzun ahalko ditugu, eta ziur nago ikasi ere egingo dugula. Gure alde baditugu hilabete hauetan egindako kudeaketa lana, oso garai zaila izan baita mundu osoarentzat, eta jasangarritasunaren alde eta klima aldaketaren kontra eman ditzakegun ikuspegia eta erantzunak, gaia oso larria baita eta hiriok gure ekarpena egin behar baitugu gainerako erakunde eta administrazioen eskutik”.

Eztabaida gure hiriak 2020-2030 hamarkadako erronkei aurre egiteko eraldatu beharrean ardaztuta betiere, abian dauden proiektuen eta jardunbide egokien balioa nabarmendu nahian, hamabi saio hauek osatuko dute foroa:

  • Zer hiri eredu proposatzen du Espainiako Hiri Agendak?
  • 2030 Garaiz gaude?
  • Hiri sareak, inoiz baino beharrezkoagoak
  • Hiri erresilienteek anbizio handiagoa nahi dute klima gaietan
  • Hiri plangintza: nahi eta behar dugun hiria
  • Hiriko natura: berdean pentsatzen duten hiriak
  • Jardunbide egokiak: hiri berdeak izateko erabaki berdeak
  • Hiria berroneratzeko eta gizartea suspertzeko estrategiak
  • Hiri zirkularretarako hiri soluzioak
  • Hiri aniztuna, hiri inklusiboa
  • Hirien eraldaketan buru diren mugikortasun berriak
  • Herritarrak eta parte hartzea: hiri hurbilak, herritar kontzienteak

Interesdunek https://www.ifema.es/foro-ciudades webgunean eskuratu dezakete informazio gehiago. Ildo beretik, saioak zuzenean ikusteko, webgune horretan bertan erregistratu besterik ez da egin behar.

X