Martxan dira 2021eko Udagiro programa eta errefortzuko euskara eskolak

Miren Echeveste Euskarako ordezkariak Josebe Araña Euskara arloko teknikariak «Udagiro» programa eta Errefortzuko Euskara Eskolak aurkeztu dituzte. Irungo Udalak antolatutako ekimenak dira, eta Irungo ikastetxe edo instituturen batean eskolatuta dauden haur eta gazteei zuzenduta daude.

Udagiro beste herrialde edo autonomia-erkidego batzuetatik gure hirira duela gutxi iritsitako gazteei zuzendutako udal-proiektu bat da. Bertan, jarduera ludiko eta dibertigarrien bidez, euskararen erabilera sustatzen da. Programa hau Irungo Udaleko Euskara Arloak antolatu du hiriko ikastetxeen lankidetzarekin eta, haren bidez, uda aldian jarraipena eman nahi zaio euskararen inguruan ikastetxeetan egiten den lanari. Horrela, ikasleen aldetik euskararen erabilera areagotzea eta bultzada ematea lortu nahi da.

Programa 2007tik antolatzen da, eta oso harrera ona izaten du hala ikasleen nola ikastetxeetako eta institutuetako irakasleen eskutik. Ekimenen parte hartzen dute Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako maila guztietako ikasleek. «Jarduera hauen bidez, hizkuntza-edukien transmisioa indartu nahi da. Jardueraren helburua da beste herrialde edo autonomia-erkidegoetatik Irunera iritsi berri diren haurrei laguntza eskaintzea euskaraz hitz egiteko orduan, eta udaldian euskararekin harremana ez galtzea eta, horrela, ikasleak motibatzea euskarekiko» nabarmendu du Miren Echevestek.

Errefortzuko euskara eskolen programari dagokionez, 2020an jarri zen martxan, 2020an kutsatzeak saihesteko ikastetxeetan aurrez aurreko eskolak bertan behera geratu ondoren, kontuan izanik Irungo familia askok oso harreman txikia edo batere harremanik ez dutela euskararekin. Hortaz, programa hau abiarazi zen gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko asmoz.

Arlotik jakinarazi digute pandemia egoera dela eta are beharrezkoagoak direla programa hauek, ezarritako neurrien ondorioz gazteek ezin izan baitute euskara erabili edo praktikatu ikastetxetik kanpoko jardueretan. Hori dela eta, Udalak berriz ere eskaintzen du programa, Bigarren Hezkuntzako ikasleei bakarrik zuzenduta.

Datu praktikoak

Jarduerek COVID-19aren pandemiari aurre egiteko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak beteko dituzte.

UDAGIRO

  • Txandak: uztailaren 2tik 23ra, eta abuztuaren 4tik 25era.
  • Ordutegia: 10:00etatik 12:00etara
  • 15 lagun arteko taldeetan. 6 talde osatuko dira guztira, 3 uztailean eta beste 3 abuztuan; aldaketak egon litezke eskaeren arabera, beti 6 taldeko gehieneko mugarekin. Taldeak osatzeko, kontuan izango da izena eman dutenen adina eta maila.

ERREFORTZUKO EUSKARA ESKOLAK

  • Txandak: uztailaren 5etik 16ra, uztailaren 19tik 30era, abuztuaren 2tik 13ra eta abuztuaren 16tik 27ra.
  • Ordutegia: 15:00etatik 17:00etara.
  • 15 lagun arteko taldeetan. Guztira, 10 talde osatuko dira, eta txanda bakoitzeko taldeak eskariaren arabera antolatuko dira.
X