CBAk Felipe Iguiñiz egindako liburu donazio bat jaso du

Kultura arloak jakinarazi duenez, Felipe Iguiñiz artistak liburu-donazio bat egin du Irungo Udalaren alde. Guztira, berrogeita hamasei liburu eman ditu. Donazio honi esker, CBAren ondare kulturala zabaltzeko aukera izango dugu; bertan, jaso ondoren, funts bibliografikoaren parte izatera pasatuko dira, dagokien tratamendu dokumentala jaso ondoren.

Ez da artistak hiriari materiala ematen dion aurreneko aldia: 2011n Amaia KZn erakusketa bat instalatu zen artistak Kultura arloari emandako mihise, eskultura eta obren bilduma batekin.

Felipe Iguiñiz Irunen jaio zen 1943ko ekainaren 6an. Margolaria, eskultorea eta argazkilaria da, eta gazte-gaztetatik erakutsi zuen sorkuntzarekiko interesa. Euskal Herriko tailerretan jaso zuen lehen prestakuntza, eta Gaspar Montes Iturrioz margolariaren eta Eduardo Chillida eta Jorge Oteiza eskultoreen ikaslea eta kolaboratzailea izan zen. Ondoren, Parisera joan zen ikasten jarraitzera. Hasiera batean inspirazio kubistako etapa bat izan zuen, eta ondoren keinu eta analisien abstrakziorantz eboluzionatu zuen.

X