Bizikletan zirkulatzen ikasteko tailerra

Mugikortasunaren Astearen barruan, Irungo Udaltzaingoko Bide Hezkuntzako departamentuak tailer bat antolatuko du Irungo kaleetan bizikletaz ibiltzen ikasteko. Tailer honen helburua da errepidean bizikletaz ibiltzean gertatzen diren egoerak esperimentatzea. Tailer honetan,  arriskuez jabetuko dira parte-hartzaileak, eta autobabeserako neurri gutxi batzuk ikasita Irungo kaleetan seguru ibiltzeko konfiantza eta gaitasuna eskuratuko dituzte.

Tailerra helduentzako da, eta 2 egunetan egingo da (irailaren 20an eta 22an; egunean tailer bat), praktikoa izango da eta 3 ordu inguru iraungo du. Talde txikitan egingo da (gehienez ere 10 parte-hartzaile egun edo tailer bakoitzean).

Jarduerarako izena emateko, interesdun bakoitzak bere izena emango du. Interesdunek Irungo Udalaren web orriaren bidez (www.irun.org) edo 010 zenbakira deituta eman beharko dute izena, irailaren 5etik 16ra bitartean. Bi egunetako bakoitzean, 10 lagunek parte hartuko dute gehienez.

Parte-hartzaile bakoitzak bere bizikleta eraman beharko du (kaskoa ez da derrigorrezkoa, baina bai gomendagarria). Arropa erosoa komeni da.

X