Ayuntamiento de
Buscador

Solas Jolas 2022. Azken plazak eskuragai

Irungo Udalak SOLAS JOLAS 2022 udaleku irekian inskripzioa egiteko epe berezi bat irekiko du, izan ere, plaza libre gutxi batzuk geratu baitira.

Aipatu plaza horiek eskuratzeko inskripzioa 2022ko maiatzaren 19aren 00:00tik aurrera egin ahal izango da eta epea hurrengo egunean, maiatzaren 20ko 14:00etan, itxiko da. Interesa duenak E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora igorri beharko ditu parte hartu nahi duen haurraren izen-abizenak eta harremanetarako telefono bat. Eskariak hurrenkera kronologikoan atendituko dira eta Euskara Arloa harremanetan jarriko da behar zehazpenak emateko.

Hauek dira eskura daitezkeen plazak:

IKASTETXEA MAILA IKASTURTE HONETAN PLAZA LIBRE KOP.
BELASKOENEA (Marinel kalea) LH1 1. eta 2. maila 9
DUNBOA (Martxoak 8 kalea) LH2 3. eta 4. maila 3
EGUZKITZA LH (Victoriano Juaristi) LH1 1. eta 2. maila 4
EGUZKITZA LH (Victoriano Juaristi) LH2 3. eta 4. maila 4
ELATZETA HH (Errotazar kalea) LH1  1. eta 2. maila 7
LEKAENEA (Donostia kalea) LH1 1. eta 2. maila 5
TXINGUDI IKASTOLA LHI (Jaizubia auzoa) LH1 1. eta 2. maila 4

Udalak jakinarazten du, halaber, ez dagoela plazarik abuztuko txandan eta beste horrenbeste gertatzen dela Haur hezkuntzako umeentzat eta Aniztasun funtzionala dutenentzat eskainitako plazetan, guztiak bete baitira.

X