Berriz ireki da Artalekuko kaleko espaloia

Ekainaren 23an, luizi bat gertatu zen Artaleku kalean inguru hartan egiten ari diren obra batzuen ondorioz, eta ibilgailuen eta oinezkoen trafikoa moztu behar izan zen Aldapeta kalearen eta karrika Nagusiaren arteko bidegurutzetik.

Uztailaren 8an, ostegunarekin, berriz ireki zen bide-zati hori ibilgailuentzat, baina espaloiak itxirik jarraitu du, oraindik ere lan batzuk egin behar ziren eta.  Espaloia hormigoi soilez berreraiki da, behin-behineko jarduketa bat delako. Izan ere, Artaleku kalea guztiz berrurbanizatuko da uneotan altxatzen ari diren etxebizitzen eraikuntzak aurrera egiten duenean. Horrela, gaur arratsaldetik aurrera berriz ere zabalik egongo da espaloi hori oinezkoentzat.

X