La Salleko Anaiek 10.000 liburuko emaitza egin diote CBAri

Kultura Arloak jakinarazi duenez, La Salleko Anaiek 10.000 liburu eman dizkiote CBA kultur zentro eta liburutegiari, entitateak Irungo egoitzan zuen euskarazko funts bibliografikoaren barruko argitalpen sorta handi bat.

Kulturako ordezkari Juncal Eizaguirrek eskerrak eman dizkie La Salleko Anaiei emaitzagatik, eta nabarmendu du “hiriko kulturari eta jakintza munduari egindako ekarpen handi bat” dela, “irundarren esku jarriko dena. Gainera, emaitza honi esker, liburutegiaren euskarazko dokumentuen katalogoa handituko dugu, oso nabarmenki handitu ere”.

 

Esan bezala, emaitza 10.000 liburukikoa da, eta askotariko jakintza adarrak hartzen ditu barnean; haria, euskara. Alde horretatik, aipatzekoa da argitalpen sortaren zati bat bertako eta Bidasoko esparru geografikoarekin lotuta dagoela.

CBA

Hiriaren Urrezko Domina

La Salleko Anaiek ibilbide luzea egin dute hirian, eta, Irunera iritsi ziren mendeurreneko urtean, 2006ko abenduan, Hiriaren Urrezko Domina jaso zuten.

Horrela, denbora honetan guztian udalerrian egin duten lana (tartean, hezkuntzaren alorrean egindakoa) eta hiriari gorputz eta arima eskaini izana saritu nahi izan zuen Irunek. Izan ere, urte hauetan, nagusiki, La Salleko Anaiek hezkuntzan jarri dute arreta, eta zenbait ikastetxetan ere aritu dira irakaskuntzan, etengabeki, beren eskaintza garai historiko bakoitzaren eta hiriaren beraren beharretara egokitu nahian. Lan itzela egin dute milaka irundar hezteko, eta, beti, behartsuenen alde lan egin dute.

X