Bisita gidatuak Susana Ferreira, Eduardo Larrasa eta Aiert Alonsoren erakusketarako

Kultura arloak jakinarazi du igande honetan, ekainak 13, aurreko asteburuan bezala, bi bisita gidatu egongo direla Susana Ferreira, Eduardo Larrasa eta Aiert Alonsoren erakusketa bisitatzeko, Amaia KZn. Tokiko hiru artista hauek Adour-Bidasoa sariaren edizioren bat irabazi dute azken urteetan, eta haien lan berriak bildu dira erakusketan. Lehen bisita 11:30ean izango da, eta bigarrena 12:30ean. Iraupena 45 minutukoa da, gutxi gorabehera.

Artistek berek zuzenduko dituzte bisitak. Doakoak dira eta talde bakoitzean 10 lagun egongo dira gehienez ere. Izen-emateak eskaerak jaso ahala egingo dira, taldeak osatu arte.

Izena emateko, mezu elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko., ekainaren 11ko (ostirala) 14:00ak arte. Ordutik aurrera, interesdunek helbide honetan eman dezakete izena: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.. Mezuan adierazi behar da zer taldetan eman nahi den izena, ordu bat edo bestea nahiago nahi izanez gero. Eskatzaileek izen-ematea berresteko erantzun bat jasoko dute.