Behin deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Irungo Udalak jakinarazi duenez, ostiral honetan hasi da, hilak 18, 2021eko deialdi orokorraren barruko dirulaguntzak eskatzeko epea: guztira, 31 finantzaketa lerro eta 2.035.275,00 euroko aurrekontua.

Ogasuneko ordezkari Miguel Ángel Páezek adierazi duenez, “Udalak Irungo entitate eta elkarteentzat oso garrantzitsuak diren programa eta jarduerak martxan jartzen laguntzeko beste tresna bat dira dirulaguntza lerroak. Badakigu egoera zailean gaudela sektore askotan, eta, horregatik, gure lehentasun nagusietako bat da Udalak eskura dituen baliabideak herritarrei helaraztea eta are eskurago jartzea, aurrera jarraitzeko eta hiria geldi ez geratzeko, Irun Aurrera planaren bidez egiten ari garenaren ildotik”.

Irungo Azken Portu eta Artalekuko kiroldegien ordutegia honako hau izango da udako asteburuetan:

AZKEN PORTU

  • Ekainean: ekainaren 19-20ko asteburutik aurrera: larunbatetan 8:00etatik 20:00etara eta igandeetan 9:00etatik 14:00etara.
  • Uztailean: larunbatetan 8:00etatik 20:00etara eta igandeetan 9:00etatik 14:00etara. Uztailak, 31 (larunbata) 9:00etatik 14:00etara.
  • Abuztuan: larunbatetan 8:00etatik 15:00etara eta igandeetan itxita.
  • Irailean (hilaren 12ra arte): larunbatetan 9:00etatik 14:00etara eta igandeetan 9:00etatik 14:00etara.

ARTALEKU

  • Ekainean: ekainaren 19-20ko asteburutik aurrera: larunbatetan 8:00etatik 20:00etara eta igandeetan 9:00etatik 14:00etara.
  • Uztailean: larunbatetan 8:00etatik 20:00etara eta igandeetan itxita. Uztailak, 31 (larunbata) 9:00etatik 14:00etara.
  • Abuztuan: larunbatetan 8:00etatik 20:00etara eta igandeetan 9:00etatik 14:00etara.
  • Irailean (hilaren 12ra arte): larunbatetan 8:00etatik 20:00etara eta igandeetan 9:00etatik 14:00etara.

Aipatzekoa da ekainaren 28an eta 29an, San Pedro eta San Martzial egunak direla eta, kiroldegiek jaiegunetako ordutegia egingo dutela (9:00-14:00). Ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean itxita egongo dira.

 

Spinning

 

Erakusketa ostiral honetan inauguratuko da, hilak 18, mahai inguru batekin, eta irailaren 19ra bitartean ikusi ahalko da.

Ostiral honetan, hilak 18, Irungo Udalak Europako Arkeologia Jardunaldiekin bat egin, eta, Oiasso Erromatar Museoaren eskutik, Herri Unibertsitateko, Hezkuntzako eta Kulturako Udal Fundazioarekin elkarlanean, Gijóngo Arkeologia Museoen eta Gordailuaren bidez, “Lokatza, historiaren zaindari” erakusketa inauguratuko du, Gipuzkoan eta Gijónen aurkitutako eta lokatzari esker kontserbatutako hainbat objekturi buruzkoa.

“Irun-Gijón konexio hau Oiasso Museoaren bidez gure programazioa sendotzeko eta gure ondare arkeologikoa kalitate handiko piezekin sustatzen jarraitzeko egiten ditugun aliantzen beste adierazgarri bikain bat da. Erakusketa honen bidez, gainera, ikerketaren funtsezko eginkizunaren balioa azpimarratuko da, hari esker horrelako balio handiko bildumak izan baititzakegu”, nabarmendu du Kulturako ordezkari Juncal Eizaguirrek.   

Denboran kapsulatutako eta baldintza berezietan kontserbatutako piezak dira erakusketa hau osatzen duten objektuak, eta balio izugarria dute. Material organikoz, zurez, larruz, artilez... egindako piezak dira, denboraren poderioz desegin ohi direnetakoak. Alabaina, iraun egin dute, lokatzetan hondoratuta geratu zirelako: lokatzak babestu ditu. Orain, haiei esker, beste garai batzuetako errealitate ia ezezagunak zirriborratu ahalko ditugu; batez ere, eguneroko bizitzakoak.

Erakusketa honen abiapuntua kointzidentzia profesional bat da, bi arkeologo ezagunen artekoa: Paloma García eta Mertxe Urteagaren artekoa. García Gijóngo tabako fabrikaren eraikineko indusketa lanetan aurkitutako objektu arkeologikoen bilduma aparta tratatzeko arduraduna zen, eta Urteagak hura Gordailuaren instalazioetan (Irunen) zaharberritzeko aukera eman zion, Gordailuak urez asetako material organikoetarako ekipamendu bikaina duela baliatuz. Akordioaren barruan, bilduma tratatua Gipuzkoan erakusteko aukera planteatu zen, eta, gero, Arkeolanek egindako arkeologia lanetan berreskuratutako objektu aparta batzuk gehitzeko aukera ikusi zen. Horrela, urte hauetan, fasez fase, prozesu bat burutu da, eta, orain, jendaurrean jarriko da.

Erakusketaren helburuetako bat ikerketa lanaren garrantzia azpimarratzea da, aztarnategietako lanarena, baita katalogazioarena ere, baina, erakusketaren bidez, Gordailuak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zentro espezializatua den aldetik, materialak kontserbatzeko eta finkatzeko aurrera eramaten duen prozesuaren balioa nabarmendu ere egingo da.

Erakusketari esker, gure iraganeko bide luze bat egiteko aukera izango dugu. Izan ere, Oiasso inguruko pieza erromatarrak biltzen ditu bildumak, I. eta II. mendeetakoak, baita Gijóngo tabako fabrikako depositu putzuan egindako indusketa lanetan berreskuratutako objektuak, VI. mendetik VIII. mendera bitartekoak, eta Hondarribian, Azkoitian eta Elgoibarren (Gipuzkoan) aurkitutako XIII. mendetik XVI. mendera bitarteko pieza batzuk.

Europako Arkeologia Jardunaldiekin bat egin, eta ostiral honetan inauguratuko da erakusketa, hilak 18; azken batean, ondare arkeologikoa aztertzen, kontserbatzen eta zabaltzen diharduten pertsonen eguneroko lanari ikusgaitasuna emateko antolatzen dira Jardunaldiak. Egun horretan bertan, arratsaldean, Gijóngo Arkeologia Museoetako zuzendari Paloma García Díaz eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Arkeologiako teknikari eta erakusketaren barruko pieza batzuk eman dituzten indusketa lanen arduradun Mertxe Urteaga erakusketan izango dira, bildumako objektuen apartekotasunari buruzko mahai inguru batean.

Erakusketa doan ikusi ahalko da, museoaren ohiko ordutegian: asteartetik larunbatera, 10:00etatik 20:00etara bitartean, eta, igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara bitartean.

 

Gaur arratsaldean, Irungo alkate José Antonio Santano eta Hiri Bultzadako ordezkari Juncal Eizaguirre Chocolates de Irun-ek Berrotaran karrikaren eta Foruen karrikaren arteko bidegurutzean duen lokalean izan dira, zorionak emateko, Gipuzkoako Merkatarien Federazioak Singular Dendak ziurtagiria eman baitzion atzo.

Ekimen horretan sartzen dira haur eta nerabeen eskubideak betetzearekin konpromisoa dutela egiaztatzen duten herri eta hiriak

            Irungo Udalak jakinarazi duenez, UNICEFek baiezkoa eman zion aurreko asteazkenean Irunek Haurrekin Adiskidetsua den Hiria izateko aurkeztu zuen hautagaitzari. Gazteria Zerbitzuaren bidez, Udalak 2019ko azaroan aurkeztu zuen sari hori eskuratzeko hautagaitza. Horrekin batera, UNICEFen eta Irungo Udalaren arteko lankidetza-prozesu bati ekin zitzaion, helburu argi batekin: haurtzaroarekin eta nerabezaroarekin lotutako politiken garapena, etengabeko hobekuntza eta berrikuntza sustatzea. 

«Irungo hiria eta Udala konprometituta geunden haurrekin eta gazteekin lehendik ere, horien alde lan egiteko baliabideak eta mekanismoak baikeneuzkan. UNICEFekin bide honi ekin genion ilusio handiz, eta orain saria jasotzeak asko pozten gaitu, egiten ari ginen aurrerabideen erakusgarri delako eta etengabe hobetzen jarraitzera bultzatzen gaituelako».

Orain ofizial egin den aintzatespenak argi erakusten du Udal honek haurren eskubideen ikuspuntuaren araberako kudeaketa-eredu bat maila lokalean aplikatzeko duen konpromiso jarraitua. Eredu horrek barne eta kanpo-koordinazioa sustatzen duen gobernantza-sistema bat eskatzen du, haurrek eta nerabeek benetan parte hartzeko mekanismoak bultzatzen eta sortzen dituena eta haurrak eta nerabeak kontuan hartzeko epe luzeko estrategia bat duena.

Hautagaitza aurkezteko prozesuaren barruan, Irungo Udalak haurrek eta nerabeek udalerrian bizi duten egoeraren diagnostikoa egin zuen modu partizipatiboan, eta Haur eta Nerabeen I. Udal Plana onetsi zuen aurtengo otsailean Udalbatzan, aho batez. Planaren diagnostikoaz eta onespenaz gain, haurrek eta nerabeek parte hartzeko udal-organo bat sortu da eta Udalaren barruko koordinazio-mekanismo bat sortu da. Saria emateko ekitaldia datozen asteotan izango da.

Zer dira «Haurrekin Adiskidetsuak diren Hiriak»?

Haurrekin Adiskidetsuak diren Hiriak Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioarekin bat etorriz haur eta nerabeen eskubideak betetzeko konpromisoa duten hiri, herri eta komunitateak eta tokiko gobernu sistemak dira, Honako hauek dira Haurrekin Adiskidetsuak diren Hirien funtsezko oinarriak: politika publiko eraginkorrak diseinatzea (2030 Agendan oinarritutako ikuskera), Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa dutenak oinarri (eskubideetan eta ekitatean oinarritutako ikuskera); haur eta nerabeen partaidetza sustatzea (parte hartzean oinarritutako ikuskera); eta udal mailan haurrekin zerikusia duten eragile guztien arteko aliantzak sustatzea (aliantzetan oinarritutako ikuskera).

Horrela, programaren helburua betetzen laguntzen da: haurren ongizatea hobetzeko politika publiko eraginkorrak diseinatzea eta ezartzea, haurren eskubideen alde eginda, haurren parte-hartzea sustatuta eta hiriak bizitzeko egokiagoak bihurtuta, gazteenentzat bereziki.

Ikuskera hori zertzeko, tokiko gobernuek eta horien aliatuek lortu beharreko helburuak identifikatzen dituzte, ekimenaren bost esparru helburuen babespean:

  • Komunitateek beren baitako haur bakoitza baloratzea, errespetatzea eta zuzen tratatzea
  • Araudi eta politika publikoak eta aurrekontuak osatzeko eta haurrengan eragina duten erabakiak hartzeko, haur bakoitzaren hitza, beharrak eta lehentasunak entzutea eta kontuan hartzea
  • Haur guztiek kalitateko oinarrizko zerbitzuak erabili ahal izatea
  • Haur guztiak ingurune seguru eta garbietan bizitzea
  • Haur guztiek familiarteko bizitzaz, jolasaz eta aisialdiaz gozatzeko aukera izatea

https://ciudadesamigas.org

UNICEF G

Igande honetan, ekainak 20, Errefuxiatuen Munduko Eguna ospatzen da, eta Irungo Udalak bat egingo du Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak (ACNUR) sustatutako Gau Urdinarekin.

Horrela, udaletxeko fatxada urdinez argiztatuko ekainaren 19tik 20rako gauean. Era berean, ACNURek proposatuta, sare sozialetan argitalpenak partekatzeko deia egiten diegu bat egin nahi duten pertsona guztiei, Nazio Batuen agentzia horrek proposatutako traolekin (#ErrefuxiatuarenEguna, #GauUrdina eta/edo #Errefuxiatuekin) eta ACNUR aipatuta.

Jasotako zenbait eskariren erantzunaren berri ere eman nahi dugu: ekainaren 21aren gauean udaletxea berdez argiztatuko da, Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (AEA) Munduko Egunarekin bat, eta hileko 23an udaletxeko fatxada morea izango da, Draveten Sindromearen Munduko Eguna dela eta.

 

Zuberoa, Juan de Albisu, Gudari, Ignacio Zuloaga eta Vicente Lafitte kaleetako zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da.

Irungo Udalak jakinarazi duenez, behin Zabaltza plaza eta Zuberoa kalearekiko elkargunea berrurbanizatzeko eta dagozkion seinale horizontal eta bertikalak jartzeko lanak bukatuta, datozen egunetatik aurrera, trafiko aldaketak izango dira plazatik Mendibilera sartzeko bideetan, eta, gainera, inguruko barne zirkulazioa aldatuko da. Horrela, zirkulazio eraztun batzuk sortuko dira auzoaren kanpo eta barne perimetroen inguruan, inguruko zirkulazioa hobetzeko. Aipatzekoa da aldaketa horietako batzuk martxan daudela dagoeneko, Zabaltza plazako lanen ondoriozko desbideraketetatik.

Herritarren laguntza eskatzen dute jende pilaketak saihesteko, aforoak errespetatzeko, segurtasun-tarteak gordetzeko eta, era horretara, indarrean dagoen osasun-araudia betetzeko

 

Jose Antonio Santano Irungo alkatea eta Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordea gaur arratsaldean elkartu dira San Pedro eta San Martzial jaietarako Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren baterako lana koordinatzeko. Bilera Irungo Ertzain-etxean egin da, eta indarrean dagoen osasun-araudia betetzeko bi polizien arteko herritarren segurtasunerako operatiboak adostu dituzte, batez ere ekainaren 23tik 30erako asterako.

Aurten, berriro antolatuko da erromatar jaialdia, uztailaren 9 eta 10ean, formatu txikiagoan pandemia dela eta.

Ez da zirkurik ez azokarik izango, baina eskaintza potentea izango da nolanahi ere: besteak beste, antzerki klasikoa, irakurraldi dramatizatuak eta pintxoaren bidea.

Irungo Udaleko Hiri Bultzadako Arloak jakinarazi duenez, aurten, berriro antolatuko da uda oro Irunen iragan erromatarra gogoratzen duen jaialdia, uztailaren 9 eta 10ean; iaz, bertan behera geratu zen, pandemia zela eta. Oiasso Erromatar Museoarekin elkarlanean, egungo egoerara egokitutako programa bat prestatzen ari da Udala, ekitaldi handirik gabea, edukiera kontrolatu daitekeen lekuetan aurrera eraman daitekeena eta ezarritako gainontzeko segurtasun eta higiene neurriak betetzen dituena.

Juncal Eizaguirre ordezkariak adierazi duenez, “ez ditugu izango jaialdiak berezkoak dituen zenbait jarduera, hala nola erromatar zirkua eta azoka, baina, hala ere, ez zaigu faltako Irungo udako hitzordu klasiko honen berezko esentzia eta espiritua. Gure ondare historiko eta kulturalaren sustapena eta aisialdia eta entretenimendua bat egiten ditu jaialdiak, eta, horrela, udarako plan bikaina da. Horregatik, formatu txikiagoan bada ere, oso albiste ona da Dies Oiassonis bueltan izatea”.

Edukiak aurreratu, eta Hiri Bultzadako Arloak baieztatu du Oiasso Erromatar Museoarekin batera ikuskizun teatralen eskaintza potente bat osatzen ari dela: Monólogos: mujeres de Oiasso (Bakarrizketak: Oiassoko  emakumeak) obraren estreinaldia, testu klasikoen irakurraldi dramatizatuak eta La comedia de la cestita (Saskitxoaren komedia) obraren emanaldia, Plautoren obraren bertsio bat, iaz Méridako antzerki klasikoko jaialdian estreinatu zena –sarrerak laster jarriko dira salgai, ohiko bideetatik–. Junkal plazatxoan egingo dira jarduerak, edukiera mugatuta eta pandemia dela-eta ezarritako gainontzeko segurtasun eta higiene neurri guztiak hartuta.

Aurrez, atariko gisa, uztailaren 7an, “Emakumeak eta gastronomia: euskal sukaldaritzaren transmisioa, erromatar garaitik egungo abangoardiara” erakusketa inauguratuko da, baskoien garaitik erromatarren garaian barrena Irungo egungo abangoardiara arte daraman ibilbide bat –Erromak eragin handia izan zuen gure sukaldaritzan–, mendeetako berezitasun eta aurrerapenak aletzen dituena eta emakumeek euskal sukaldaritzan bete duten eginkizunaz hausnartzen duena eta urriaren 31ra bitartean ikusi ahalko dena.

 

Pintxoaren bidea eta stock azoka

Beste edizio batzuetan bezala, Irungo merkataritza eta ostalaritzarekin elkarlanean ari da Udala, sektoreak jaialdian parte hartzeko. Aurten, pintxoaren bidea antolatuko da berriro ere hiriko taberna eta jatetxeetan, eta bertako saltokiek stock azoka bat egingo dute. Irungo Merkataritza Mahaiak sustatuko du azoka, uztailaren 9tik 14ra bitartean, eta hiriko saltoki guztiek parte har dezakete bertan; dagoeneko 50 bat atxiki dira, eta atxiki edo informazioa eskatu nahi dutenek E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatz dezakete.