Laguntza behar duzu?
- Larrialdiak: 112
- Ertzaintza: 943 53 88 60
- Udaltzaingoa: 092
- Gizarte zerbitzuak: 943 50 53 57
- Gizarte Larrialdietako Foru Zerbitzua: 943 31 70 10
Sexualitatea eta aniztasuna
Sexualitatea
Sexualitatetzat hartzen dira kulturaren, gizartearen, anatomiaren, emozioen, afektuen, eta jarreraren baldintza batzuk; haien artean daude elkar lotuta eta gizakiaren ezaugarria dira bere garapenaren fase guztietan. Gizaki bakoitza emakume edo gizon gisa adierazten den modua da.
Sexualitatea bizitzen da eta adierazte da garen, sentitzen dugun, pentsatzen dugun eta egiten dugun guztian eta gainera oso lotuta dago gure nortasunarekin, besteekiko harremanekin eta intimitatearen zein plazerraren bilaketarekin.
Gure sexualitatea bizitzeko moduak deskubritzen ari gara, hobetzen eta disfrutatzen gure bizitzan zehar; gainera, pertsona bakoitzarekin desberdina da, denborarekin aldatzen da eta ez du zertan bat etorririk arau jakin batekin. Horregatik, oso garrantzitsua da babesa eta prestakuntza egokiak edukitzea pertsona bakoitzak bere sexualitatea garatu ahal izateko.
Gazteaukera Euskadiko gazteriaren atarian, EAEko Zerbitzu Publikoek sexologiari buruz eskaintzen duten informazioa duzu. Aholkularitza zerbitzua doan, publikoa, konfidentziala eta anonimoa da.
Sexologia zerbitzuak sexuarekiko zein sexualitatearekiko jakin-mina edo zalantzak dituzten adin guztietako pertsonei zuzentzen zaizkie. Sexologiari buruzko lantaldeak galderak erantzuten ditu eta sexualitateari buruzko informazioa ematen du.
Hedapenezko solasaldiak gazteak biltzen diren tokietan (derrigorrezko bigarren hezkuntzako zentroetan, gazte klubetan)
Arreta pertsonala
Telefono-arreta
Lineako kontsultak
Sexu aniztasuna
Sexu orientazioa edo genero nortasuna era librean bizitzea edo horiek beldurrik gabe adieraztea errespetatu beharreko giza eskubideak dira.
Lesbianen, homosexualen, bisexualen eta transexualen kolektiboek legezko berdintasuna aldarrikatzen dute, baita aniztasun afektiboa eta sexualarekiko gizarte-errespetua ere. Kontzeptu hau defendatzen dute beraien eskubideak urratuak izan ez daitezen eta aukera berdinak edukitzeko aukera izan dezaten.
Dibertsitatea eta errespetua azken urte hauetan aintzat hartu diren balioak dira pertsonen eta taldeen arteko harremanak hobeto ulertzeko beharraren ondorio gisa.
Berdindu
Berdindu da Eusko Jaurlaritzako Informazio eta Arreta zerbitzua sexu aniztasunarekin eta generoarekin lotutako gaietara. Informazioa eta arreta eskaintzen die lesbianei, gayei, transexualei eta bisexualei, baita hezkuntza komunitateari, eragile sozialei eta profesionalei, komunikabideei eta gizarte osoari ere, homofobia ekiditeko xedearekin.
Berdindu Pertsonak
Arreta eta aholku ematea lesbianei, gayei, transexualei eta bisexualei, baita horien inguruari ere, sexua orientazioak edo genero nortasunak eragindako gai orori buruz.
Berdintasunari buruzko eta ez bereizteko politikak diseinatzea eta proposatzea homosexualitatearen eta transexualitatearen gainean. Administrazio publikoei, hezkuntza eremuari, enpresaren eremuari, elkarteen mugimenduari eta abarri zuzentzen zaie.
Berdindu Eskolak
Sexu aniztasuna eta LGBT diskriminazio arazoak lantzeko interesa duten hezkuntza zentroetako irakasleei aholkua eta prestakuntza eskaintzen zaie.
Ikastetxeei, orientatzaileei, ikastetxeko zuzendaritzari eta irakasleei zuzendutako arreta eta prestakuntza.