Hiri debekatuaren mapa egiteko proiektuak segurtasuna lantzeko tresna dira genero ikuspegitik begiratuta, hau da, emakumeen posizio eta behar espezifikoak erreferentziatzat hartuta.

Hiritar guztiekin eta guztientzat pentsatutako tokietan lan egin nahi da. Espazio biziak sortu nahi dira, kale beteak, seguruak eta biziak, espazio debekatuen aurrean, kale huts, ezatsegin, etsai, arrotz eta babesgabeak saihestuz, emakumeek hiri seguru batean bizitzeko daukaten eskubidea bermatzeko.

2011n, Irungo Udalak Irungo Hiri Debekatuaren Mapa egin zuen "Irungo Bilgune Feminista" emakumeen kolektiboak proposatuta. Hona hemen proiektuaren helburua: "Irun hirian, emakumeek segurtasunik gabeko iritzitako hiriko gune publikoko tokiak identifikatzea, generoaren eta eraso sexualen ikuspegitik, eta identifikatutako toki horiek hobetzeko proposamenak egitea".

X